572 emaitza *:* bilaketarentzat [571 - 572]
Ohiko euskal izena Erdi Aroan, zuri adjektibo ezagunetik hartua. 1332an Hernanin (Gipuzkoa) Lope Zuri Araitz ezkutaria zauritu zuten; 1467an Murelagan (Bizkaia) Juan Zuri bizi zen.
Justo (es), Just (fr)
Hitz arrunta, azken urteotan maiz ponte izentzat erabilia. Gaztelaniazko Justo izenaren parekoa dateke. Justo Garate poligrafoak (Bergara, 1900 - Mendoza [Argentina], 1994) izen hau erabili zuen goitizentzat. Ikus Justi.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.