368 emaitza *:* bilaketarentzat [191 - 200]
Juana (es), Jeanne (fr), Jeannette (fr), Joan (en)
Joan izenaren emakumeentzako aldaera. Honela deitu zen lehendabiziko santua Orleansko Neskatila izan zen, Joana Arc-ekoa. Ezaguna denez, Frantziako erregeari lagundu ostean frantsesek ingelesen esku utzi zuten eta hauek bizirik erre. 1920an santutu zuten; Santuaren eguna maiatzaren 14an da. Aldaerak: Joane, Joanitz, Joanitza eta Jone (Deun-ixendegi euzkotarra). Ikus Joan eta Joanes.
Juana (es), Jeanne (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean azaltzen diren Edurne, Jone, Josuneren moduko izenen analogiaz sortu da. Ikus Joana.
Yocasta (es), Jocaste (fr), Jocasta (en), Ἰοκάστη (el kl)
Josefa (es), Josèphe (fr), Joséphine (fr), Josephine (en)
Judit (es), Judith (fr), Judith (en)
Julia (es), Juliette (fr), Julie (fr), Juliet (en), Julia (en), Юлія (bert), Iulia (la)
Latineko Iulius 'Iulia leinukoa' hitzetik, eta hau azken buruan Iouis 'Jupiter' teonimotik. Familia honetakoak izan ziren Julio Zesar eta Augusto enperadoreak. Kartagon jaio eta Korsikan VI. mendean hil zuten Santa Juliaren erlikiak Berescia hirian gordetzen dira. Jaia maiatzaren 22an da. Aldaera: Jule (Deun-ixendegi euzkotarra).
Juliana (es), Julienne (fr), Juliana (en)
Latineko Iulius izenaren Iulianus gentiliziotik sortu ziren Juliano eta Julian. Kapadoziako Santa Julianaren erlikiak Santillana del Mar (Kantabria) herrian daude. Santuaren eguna otsailaren 16an da. Aldaera: Julene (Deun-ixendegi euzkotarra).
Juno (es), Junon (fr), Juno (en), Iuno (la)
Justa (es), Justa (fr), Justa (en)
Latineko Iusta izenetik, eta hau iustus 'zuzena', 'justua' adjektibotik. Sibiliako patroia den Santa Justa ahizparekin batean hil zuten III. mendean. Santuaren eguna maiatzaren 14an da. Aldaerak: Egokiñe, Juste (Deun-ixendegi euzkotarra), Juxta eta Zuzene.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.