Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1051 - 1060]

Ibarruri (emakumezkoa)

  • Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Antzina Ibarruri udala izan bazen ere, gaur egun Muxikako auzoa baizik ez da. Ibarruritarrek eliza Otzazelaia izeneko lekuan eraikitzea erabaki omen zuten, luze eztabaidatu eta gero, baina ezin, gauez gauza guztiak ibarrera joaten baitziren. Zelatan jarritako gizon batek begia galdu omen zuen. Azkenik, Andre Mariaren nahia eliza ibarrean egitea zela ikusita, gaur egungo lekuan eraiki zuten. Jaia abuztuaren 15ean egiten da.

Ibernalo (emakumezkoa)

  • Santikurutze Kanpezu (Araba) herriko Andre Mariaren ermita. Lehenengo aipamenak XIII. mendekoak dira, baina egungo eraikuntza berriagoa da. Irudia, berriz, erromanikoa da, XIII-XIV. mendeetakoa. Izena latineko Invernalis-etik atera dela dirudi (ikus Estibaliz sarreran dioguna). Santuaren egunak maiatzaren 15ean eta irailean 8an dira. Antzina ekainaren 24an txokolatearen festa ospatzen zen.

Ibon (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Ivon izenaren kidea.

Ibone (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, gaztelaniazko Ivón izenaren baliokide femeninotzat.

Idauze (emakumezkoa)

  • Zuberoako herria, Arbailakoa, Mendirekin batera udala osatzen duena.

Idoia (emakumezkoa)

  • Izaba (Nafarroa) herriko ermita eta Andre Mariaren XIII. mendeko irudia. Izena Ama Birjina agertu zen lekuari zor zaio. Antzina buruko minak kentzera joaten zen jendea bertara. Santuaren eguna Maiatz Pazkoko astelehenean bada ere, 1973az geroztik uztailaren lehendabiziko asteburuan batzen dira ermitan honela deitzen direnak, Idoia izenekoen xeiak deritzan festan.

Idoibaltzaga (emakumezkoa)

  • Errigoitiko (Bizkaia) Andre Mariaren eliza, uri-tik urrun samar dagoena, mendi gainean. Kondairak dioenez, 1379an Errigoitik hirigutuna eskuratzean herritarrek eliza berria hurbilago eraikitzea erabaki zuten, baina egunez eramandako guztia gauez eliza zaharraren ondora itzultzen zen. Gau batean zelatan jarri eta eraikigaiak tokialdatzen zituena Ama Birjina zela ikusi omen zuten. Jaia abuztuaren 15ean da. Herria Gernikako hirigutunean agertzen da, 1366an. Gordexolan ere (Bizkaia) bada Idoibaltzaga izeneko mendia.

Iduia (emakumezkoa)

  • Araia eta Albeiz (Araba) herrien artean egon zen Andre Mariaren ermita, lehenago Iduia herri hustuko eliza izana.

Idurre (emakumezkoa)

  • Galdoa auzoko Andre Mariaren ermita, Mutrikun (Gipuzkoa). Irudia Idurre dorreko seme batek aurkitu omen zuen itsasoan, eta etxe ondoan eraikitako ermitan ipini. Marinelek olioa eskaintzen zioten, babesa eskatzeko.

Ieltxu (gizonezkoa)

  • Gauez ateratzen den izaki mitologiko txikia.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper