Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1061 - 1070]

Iga (epizenoa)

  • Nafarroako Alaitz mendilerroko mendirik garaiena. Elo izeneko herria honen oinetan dago, eta hori dela eta garai batean Elomendi ere esan zitzaion. Ikusi Higa.

Igai (emakumezkoa)

  • Igai herrixkako elizan (Erriberabeitia, Araba) dagoen Andre Mariaren irudia, itxura duenez, inguruetan egon zen Ama Birjinaren ermitakoa da.

Igantzi (epizenoa)

  • Bortzirietako herria (Nafarroa). Ikusi Igantzi.

Igaratza (emakumezkoa)

  • Aralar mendiko aurkintza eta Andre Mariaren ermita. 1928an egindako mendigoizaleen aterpea eta J. M. Barandiaranek aurkitutako trikuharri bat ere badaude alderdi honetan.

Igari (epizenoa)

  • Zaraitzu ibarreko herria (Nafarroa. Ikusi Igari.

Igarne (emakumezkoa)

  • Ikus Anuntxi, Deñe eta Iragartze.

Igaro (emakumezkoa)

  • Tránsito (es)

  • Igaro hitza santuen heriotza aipatzeko, bereziki Andre Mariarena, erabiltzen da kristau erlijioan, haiek ez baitira hiltzen, beste bizitza hobe batera igaro baizik. San Agustinen predikuetan Ama Birjina zerura ariman eta gorputzean jasoa izan zela adierazten da. Santuaren eguna abuztuaren 13an da. Aldaera: Igarotze.

Igarotze (emakumezkoa)

  • Tránsito (es)

  • Ikus Igaro.

Igeldo (epizenoa)

  • Donostiako auzoa eta mendia. 1141ean Iheldo bizchaya (Igeldo bizkaia) idatzirik agertzen da. Ikusi Igeldo.

Ignazia (emakumezkoa)

  • Ignacia (es), Ignatia (fr)

  • Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazio izena, berea ez baitzen kristaua. Egnatius izen etruskotik sortu zen Ignatius, hura herri-etimologiaz ignis 'sua', 'garra' hitzarekin lotu baitzen. Aldaera: Iñake (Deun-ixendegi euzkotarra). Hipokoristikoak: Inaxi, Inizi, Iñizi...

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper