Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1071 - 1080]

Igoa (emakumezkoa)

  • Ascensión (es)

  • Igoako (Nafarroa) Andre Mariaren adbokazioa eta Igokunde izenaren baliokideetako bat. Ikus Igokunde.

Igokunde (emakumezkoa)

  • Ascensión (es)

  • Igokunde egunean, Pazkoaren ondoko seigarren ostegunean, Kristo berpiztu eta 40 egun beranduago zerura joatea ospatzen da. Aldaerak: Azentzia, Igoa eta Igone (Deun-ixendegi euzkotarra).

Igon (gizonezkoa)

  • Sabino Aranak Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Ascensión izenaren euskal baliokide maskulinotzat ematen duen Igo formatik atera dela dirudi. Honen sorreran zer ikusia izan duke, orobat, Igone aldaera femeninoak eta mendebaldeko euskaran igo aditza igon izateak.

Igone (emakumezkoa)

  • Ascensión (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean azaltzen den izena. Ikus Igokunde.

Igorre (emakumezkoa)

  • Bizkaiko herria eta Andre Mariaren adbokazioa.

Igotz (gizonezkoa)

  • Markina eta Munitibarren (Bizkaia) arteko mendia. Inguruetan Tartalo begibakarra bizi omen zen, Urregarai mendiko haitzulo batean. Aita Santi Onaindiaren goitizenetako bat ere bada.

Iharte (emakumezkoa)

  • Lete (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita. Gaur egun inor bizi ez bada ere, antzina komentua eta herrixka izan ziren bertan. Nafarroako errege Antso Nagusiak 1024an aipatzen du lehenengo aldiz. Eraikuntza erromanikoa da.

Ihintz (epizenoa)

  • Izen arrunta. Aldaera: Ihitz. Ikusi ihintz.

Ihintza (emakumezkoa)

  • Gaztelaniazko Rocío izenaren kidea. Azken hau Andaluziako Andre Mariari eta honen ohoretan egiten den erromeria jendetsuari esker da ezaguna. Aldaerak: Inuntze, Iruntze, Leixuri eta Leizuri.

Ihurre (emakumezkoa)

  • Tolosako (Gipuzkoa) auzoa eta Andre Mariaren ermita, XIV. mende arte herriko parrokia izana. XVI. mendean adbokazioa aldatu eta San Blaseko ermita bihurtu zen.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper