2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1081 - 1090]
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Ikerne femeninoaren baliokidetzat proposatutako gizon izena. Ikus Ikerne.
Visitación (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Visitación (de Nuestra Señora)ren baliokide femeninotzat ematen den izena. Gizonentzakoa Iker da lan horretan. Ikus Bisitazio.
Urbasako aurkintza eta Andre Mariaren antzinako ermita. Irudia Argiñao (Nafarroa) herrira eraman zuten.
Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Okerruri.
Visitación (de Nuestra Señora)ren baliokidea. Ikus Bisitazio.
Ilargia edo Ilazkia gaueko argizagi nagusia da. Euskal mitologian emea da: 'Ilargi amandre santua, Jainkook bedeinka; nere begi ederrak gatzik ez deiola; ikusten duen guzik hala esan deiola' (Zerain, G). Erromatarren garaian jainkotzat hartzen zen, Santakara (Nafarroa) herrian aurkitutako eskaintza harri batean ikus daitekeen bezala. Gorbeia inguruan Eguzkia eta Ilargia senar-emazteak direla esaten da. Aldaerak: Ilargiñe, Ilazki e Ilazkiñe.
XX. mendean -ne atzizkia erabiliz asmatutako Ilargi izenaren kidea. Ikus Ilargi.
Hilaria (es)
Zaraitzu (Nafarroa) aldeko hitz honek 'ilargia' adiera du. Honela esan ohi da: 'Ilazki amandrea zeruan zer berri?'. Zenbait tokitan Marigorri ezizena du. Ikus Ilargi.
XX. mendean Sabin Aranaren ildotik sortutako izen berria. Oinarria ilazki 'ilargia' da eta bukaera -ne atzizki femenino berria. Ikus Ilargi, Ilargiñe eta Ilazki.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.