Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1091 - 1100]

Ildefontsa (emakumezkoa)

  • Ildefonsa (es)

  • Jatorri bisigotikoa duen Hildifuns 'guduan arina' izenetik dator. San Ildefontso VII. mendean bizi izan zen Toledon. Andre Mariaren jarraitzaile sutsua izanik Ama Birjina bera agertu eta kapilauek erabiltzen zuten meza-jantzia eman omen zion.

Ilia (emakumezkoa)

  • Oñati (Gipuzkoa) herriko aspaldiko ermita dugu Sandaili, XIV-XV. mendeetako kantuetan agertzen baita, J. C. Guerraren Oñacinos y Gamboínos liburuan ikus daitekeen bezala. Badirudi izena Santa Julia-tik atera zela, nahiz gaur egun San Elias esaten zaion, bi deizioek euskaraz duten antzagatik. Kantu zahar batean hau ageri zaigu:

    Sandailiak ateak ditu zirarrez,
    nola zirarrez da hala zendalez.

Iligardia (emakumezkoa)

  • Errioxako Otxanduri herriko Andre Mariaren adbokazioa. Gogoratu behar da Errioxako hizkuntza, hein handi batean, euskara izan dela, bertako leku izenek (Ezkarai, Herramelluri eta bestek) ongi adierazten duten bezala.

Illare (emakumezkoa)

  • Hilaria (es), Hilarie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Hilariaren baliokidetako ematen den izena. Ikus Hilaria.

Illari (gizonezkoa)

  • Ikus Hilario.

Illariñe (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean agertzen da, gaztelaniazko Hilarinaren baliokidetzat.

Ilotz (emakumezkoa)

  • Lizoainibarko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Izatez XX. mendearen hasieran hustutako Ilotz herriko eliza da. Irudia XIII. mendekoa da.

Ilun (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko (I-III m.) Akitaniako idazkunetan agertzen den izena. Gehienetan Iluni / Ilunno latindurik agertzen da.

Iluna (emakumezkoa)

  • Erromatarren garaiko (I-III m.) Akitaniako idazkunetan (Ilunnosi) eta Arabako Tresponden (Illuna) agertzen den izena (ilun adjektibotik, antza).

Iluntso (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, 1514an Ermuan (Bizkaia) dokumentatua. Toponimian Iluntsoain eta Iluntsain ere baditugu. Akitanian (I-III m.) Ilunosi izena agertzen da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper