Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1111 - 1120]

Inazio (gizonezkoa)

  • Ignacio (es), Ignace (fr)

  • Ikus Ignazio.

Inesa (emakumezkoa)

  • Inés (es), Agnès (fr)

Ingartze (emakumezkoa)

  • Engracia (es), Engrace (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Engraciaren baliokidetzat ematen den izena. Ikus Engrazia.

Inguma (emakumezkoa)

  • Gaueko 'jenioa', etxeetan sartu, lo daudenak urduritu eta amesgaizto eragiten diena. Uxatzeko santa Inesi eskatu ohi zaio laguntza. Bizkaiko Garai herrian honela esaten zuten: 'Andra Santa Ines, bart egin dot amets, ona bada berorren partez, txarra bada beiola artez'.

Iñigo (gizonezkoa)

  • Eneko izenaren erdarazko aldaera, Euskal Herrian hagitz erabilia. Zenbaitetan gaztelaniaz Iñigo erara ezagutzen ditugun pertsonaien benetako izena ez zen hori, Eneko baizik. Esaterako, 842. urtean Nafarroako erregeak Leireko monasterioari lur sail batzuk ematean ego Enneco izenpetzen du. 850. urtean bere semeak ere aldaera hori darabil (Garsea Ennecones, García Iñiguez erromantzez). Bizkaian ere XI. mendean Eneco Lopiz dugu ('Senior Eneco Lopiz de Bizcaia', Leire 1043), erdaraz Iñigo Lopez emana. Dena dela, izena itzuli zuen pertsonaiarik ezagunena Eneko Loiolako izan zen.

Iñizio (gizonezkoa) (Hipokoristikoa)

Inozentzia (emakumezkoa)

  • Inocencia (es)

  • Latineko Innocentius ('errugabea' edo 'kalterik egiten ez duena') hitzetik datorkigu. Ezagun egin da aita santu askoren izena izan delako, hamahirurena guztira. Garrantzitsuena V. mendean bizi izan zen Inozentzio I.a dugu.

Intxixu (gizonezkoa)

  • Haitzuloetan bizi den izaki mitologikoa. Oiartzun (Gipuzkoa) herrian, esaterako, Arditurri haitzuloan bizi omen da.

Intza (emakumezkoa)

  • Araizko (Nafarroa) herria eta bertako Done Jakueren elizan dagoen Andre Mariaren adbokazioa. Egungo eraikuntza berria da, antzinakoa lurrikara batek hondatu baitzuen, 1715. urtean. Santuaren eguna irailaren 8an da.

Inuntze (emakumezkoa)

  • Arratia, Orozko eta Txorierriko (Bizkaia) hitza. Ikus Ihintza eta Iruntze.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper