Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1121 - 1130]

Ipar (gizonezkoa)

  • Iparraldetik datorren haize indartsua, gainerakoak menderatzen dituena. Euskal mitologian gizonezkoa da eta bere haserrealdiak baretzen dituen ipar-ekialdeko haizearen alabarekin dago ezkondurik.

Iparla (epizenoa)

  • Erratzu (Nafarroa), Baigorri eta Bidarrai (Nafarroa Beherea) herrien artean dagoen mendia. Ikusi Iparla.

Ira (emakumezkoa)

  • Euskal Herrian ugaria den landarea dugu ira edo iratzea. Fitonimoak antroponimotzat erabiltzeko usadioa XX. mendearen hastapenean berpiztu zen. Aldaerak: Garoa, Iradi, Iratsa eta Iratze.

Irabia (epizenoa)

  • Iratiko oihanean dagoen urtegia (Nafarroa). Ikusi Irabia.

Iradi (emakumezkoa)

  • Ikus Ira.

Iragarne (emakumezkoa)

  • Anunciación (es)

  • Ikus Anuntxi, Deñe eta Iragartze.

Iragartze (emakumezkoa)

  • Anunciación (es)

  • Iragarne edo Iragartze egunean San Gabriel goiaingeruak Andre Mariari haurdun geratuko zela, semea izango zuela eta Jesus izena jarriko ziola adierazi zion (Lukas I, 26-38). Jaia martxoaren 25ean da. Aldaerak: Anuntxi, Deñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Igarne , Iragarne eta Iragarte.

Iraide (emakumezkoa)

  • Iraida (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Iraida izenarentzat proposatzen den euskal baliokidea. Jatorria grezierako Herais-en du, zein ezkontza, udaberri eta emazteen zaindaria zen Hera jainkosaren izenetik atera baitzen. Santuaren eguna irailaren 22an da.

Iraitz (gizonezkoa)

  • J.M. Satrustegik Euskal Izendegia-n bildutako izena.

Irakus (gizonezkoa)

  • Ikus Irkus.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper