Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1151 - 1160]

Irune (emakumezkoa)

  • Trinidad (es)

  • Gaztelaniazko Trinidad-en baliokidetzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den izena. Azken urteotan Hirune aldaera nagusitu da. Ikus Trinitate.

Iruntz (epizenoa)

  • Mendebaldeko euskarako hitza. Ikusi ihintz.

Iruri (emakumezkoa)

  • Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Frantses izena (Trois Villes) bertako kondea Hiru Mosketeroak eleberrian agertzen delako da ezaguna. Baina eleberriko pertsonaia alde batera utzita, gogoratu behar da Iruriko kondea izan zela Matalaz zuberotarrari burua motzarazi ziona, bere aginterikeriaren aurka altxatu eta lurrak herriari itzultzeko eskatu zuelako. Bestalde, Irurin jaio zen P. Bordazarre olerkaria, 'Agur Zuberoa' kantu ezagunaren egilea.

Irutxeta (emakumezkoa)

  • Zegama (Gipuzkoa) herriko Andre Maria, bertan Elurretako Ama deitua.

Isabel (emakumezkoa)

  • Isabel (es), Elisabeth (fr), Isabelle (fr)

  • Ikus Elisabet.

Isasi (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren santutegia, Gordexolan (Bizkaia). Herrian indiano asko izan ziren eta kontatzen dute horietako bat Ama Birjina Ameriketara eramaten saiatu zela, baina irudiak itsaontzitik alde egin zuela eta bere lekura itzuli. Jaia uztailaren lehenengo igandean egiten da.

Isidor (gizonezkoa)

  • Isidoro (es), Isidro (es), Isidore (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Isidro.

Itoitz (epizenoa)

  • Longida ibarreko herria, izen bereko urtegiak desagerrarazia (Nafarroa).

Itsasne (emakumezkoa)

  • Marina (es), Marina (fr)

  • Ikus Marina.

Itsaso (emakumezkoa)

  • Itsasoa eta Lurra bizi iturri zaizkigu gizakioi eta, horregatik, beti miretsiak izan dira gure artean. Itxaso aldaera honen hipokoristikotzat har daiteke, baina kontuan hartu behar da zenbait hizkeratan itxaso dela erabiltzen den oinarrizko izena, ez itsaso.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper