Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1161 - 1170]

Itsusko (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. XIV. mendean, besteak beste, Mitiriñan (Nafarroa Beherea), Izaban (Nafarroa) eta Erratzun (Nafarroa) agertzen da. Gipuzkoan 1311n hildako ezkutari baten izena ere izan zen.

Itura (emakumezkoa)

  • Monteagudoko (Nafarroa) Itura mendian Bideko Andre Mariaren santutegia dago. Herrikoek argia eta suak ikusten omen zituzten gauero dermio horretan, eta azkenean, jakin-minez, bertara hurbildu eta sasi artean ezkutatutako Andre Mariaren irudia aurkitu omen zuten. Orduan Monteagudoko elizara eraman omen zuten, baina irudia aurkikundearen lekura itzultzen omen zen, eta hondarrean ermita hemen eraikitzea erabaki zuten. Tarazona (Zaragoza) herriko bidean dagoelako deitzen zaio Bideko Andre Maria. Izan ere, usadio zaharra izan da bideen ondoan Ama Birjinaren elizak eraikitzea, ibiltarien babeserako.

Ituren (epizenoa)

  • Malerrekako herria (Nafarroa). Ikusi Ituren.

Iturrieta (emakumezkoa)

  • Maeztuko (Araba) Onraita herriko Andre Mariaren ermita. 1806an, ermita bota zutenean, irudia herriko elizara eraman zuten. Hurbileko abeletxe batean eliza berria eraiki zuten 1946an.

Iturrisantu (emakumezkoa)

  • Ataungo (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita, Aitzarte auzokoa. Izena ondoko iturritik datorkio, bertako urak eritasunak sendatzeko erabili izan baitira. Alboan bainuetxea ere izan zen. Ermita hondatu zenean irudia Done Martie elizara eraman zuten.

Itxaro (emakumezkoa)

  • Esperanza (es)

  • Itxaropena hiru bertute teologaletako bat da kristauentzat; beste biak Fedea eta Karitatea dira. Santa Sofiak hiru bertuteon izenak jarri zizkien alaba martiriei. Hauen santutegia Conques herrian dago, Frantzian. Aldaerak:Itxarone, Itxaropena eta Espe (Deun-ixendegi euzkotarra).

Itxaropena (emakumezkoa)

  • Esperanza (es)

  • Ikus Itxaro.

Itxasne (emakumezkoa)

  • Marina (es), Marina (fr)

  • Ikus Marina.

Itxaso (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Mar (es)

  • Ikus Itsaso.

Itzaga (epizenoa)

  • Itzagaondoa ibarrari izena ematen dion mendia (Nafarroa). Ikusi Itzaga.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper