Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1181 - 1190]

Izar (epizenoa)

  • Estrella (es)

  • Izen arrunta. Ikusi izar.

Izarne (emakumezkoa)

  • Izen berria da hau. Osagaiak izar hitza eta -ne atzizki femenino berria dira. Ikus Izar.

Izaro (emakumezkoa)

  • Bermeoko (Bizkaia) uhartea eta Andre Mariaren antzinako ermita. XVII. mendean frantziskotarren komentua izan zen bertan. Magdalena egunean Izarora joaten dira bermeotarrak eta, beren jabegoa azaltze aldera, uretara teila bat botatzen dute. Kondaira baten arabera monasterioko fraile lego bat Kanalako neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen, eta, ekaitz gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito.

Izarra (emakumezkoa)

  • Urkabustaiz (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia irailaren 8an da. Juan de Izarra idazlearen goitizena ere izan zen. Ikus Izar.

Izarraitz (epizenoa)

  • Azpeitiko mendigunea (Gipuzkoa). Ikusi Izarraitz.

Izarzuria (emakumezkoa)

  • Izar izen arrunta eta zuria adjektiboa dira honen osagaiak.

Izaskun (emakumezkoa)

  • Ibarrako (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita, Tolosako zaindaria dena. Senar-emazteak haur eske joan izan dira bertara. Aipurik zaharrena XV. mendekoa da.

Izei (epizenoa)

  • Euskal Herrian Pirinioetan baizik hazten ez den zuhaitza (Abies alba).

Izko (epizenoa)

  • Ibargoitiko herria eta mendilerroa (Nafarroa). Ikusi Izko.

Izortza (emakumezkoa)

  • Ikus Kontxesi

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper