Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1191 - 1200]

Izturitze (emakumezkoa)

  • Nafarroa Behereko herria. Honen lurretan Izturitzeko eta Otsozelaiko haitzuloak daude. Hauek ezagunak dira bertako margolanei eta aztarnategi paleolitikoari esker. Kanposantuan 1501eko hilarria dago, Euskal Herriko zaharrenetakoa. Izendegi zaharretan Isturitze moduan ageri da.

Jagoba (gizonezkoa)

  • Santiago (es), Jacques (fr)

  • Gaztelaniazko Santiagoren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Jakue.

Jagobe (emakumezkoa)

  • Jacoba (es), Jacqueline (fr)

  • Ikus Jakoba.

Jaime (gizonezkoa)

  • Jaime (es), Jacques (fr)

  • Euskal Herrira segur aski Aragoitik iritsitako izena. Horrela deitzen zen 1522an Amaiurko (Nafarroa) gazteluko azken alkaidea. Ikus Jakue.

Jaione (emakumezkoa)

  • Natividad (es), Noelle (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Natividad (de Nuestra Señora) izenaren euskal baliokidetzat ematen den forma. Izen honetako bi jai daude: Kristoren jaiotza, abenduaren 25ean (ikus Gabone), eta Andre Mariarena, irailaren zortzian, Greziako eliza urtea abian jartzen zen egunean. Ama Birjinaren festa VII. mendean hasi zen ospatzen, baina garrantzia 1243an hartu zuen, Federiko II.ak kardinalak hiru hilabetez atxilo eduki zituenean. Aldaera: Natibitate.

Jaizkibel (epizenoa)

  • Hondarribiaren eta Pasai Donibaneren arteko mendia (Gipuzkoa). Ikusi Jaizkibel.

Jakes (gizonezkoa)

  • Santiago (es), Jacques (fr)

  • Jakue izenaren aldaera Iparraldean. Ikus Jakue.

Jakinde (emakumezkoa)

  • Jacinta (es), Hyacinthe (fr)

  • Ikus Hiazinta.

Jakoba (emakumezkoa)

  • Jacoba (es), Jacqueline (fr)

  • Jatorria hebreeran duen izen hau maiz aurkitzen dugu Itun Zaharrean, Jakob-en leinua oinarrizkoa baita juduentzat. Honela deitzen ziren Isaaken semea eta San Joseren aita, esaterako. Bi apostoluk ere izen hau izan zuten. Santa Jakoba Asisko San Frantziskoren jarraitzailea izan zen. Jaieguna otsailaren zortzian da. Aldaera: Jagobe (Deun-ixendegi euzkotarra).

Jakobe (gizonezkoa)

  • Santiago (es), Jacques (fr)

  • Jakob izenaren aldaera Iparraldean. Ikus Jakue.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper