2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1201 - 1210]
Janira Greziako mitologian Tetis eta Ozeanoren alaba zen. Janire aldaeraren bukaerako -e hori horrela amaitzen diren beste izenen analogiaz sortu da (cf. Ana / Ane) eta esan daiteke arrakasta handia izan duela.
Erdi Aroko izena. 1210ean Iratxeko monasterioan Etxarri Aranazko (Nafarroa) Ianiz dokumentatzen da. Cf. erdaraz Nafarroako Salinas de Oro deitzen den herriaren Jaitz euskarazko izena.
Euskarazko adjektiboa. Ikusi jare.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Asunción-en baliokidetzat proposatutako gizon izena. Egun ez da arrunta gizonek horrelakoak erabiltzea, baina oroitu beharra da lehen euskaltzainburua Resurrección M. Azkue izan zela.
Asunción (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Asunción (de Nuestra Señora) izenaren baliokidetako ematen den forma. Jasokunde egunean, abuztuaren 15ean, Andre Mariaren zeruratzea ospatzen da. Jaia V. mendean sortu zen Palestinan. Aldaera: Asuntzi.
Bakio, Mungia eta Jataberen arteko mendia (Bizkaia). Azken herriaren izena Jata-ren azpialdean egoteari zor zaio. Gogoratu beharra da euskaldunek Yata esaten dutela.
Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bi herriren izena da Jatsu. Amaiurko gazteluan Nafarroako erresumaren alde borrokatu ziren Xabierko Frantziskoren anaietako bat Baxenabarreko Jatsuko jauna zen, Laskorrea oinetxekoa. Hona Lauaxetak nafar santuaren anaiei eskaini bertsoak:
Izkillu gorriz zenbat gazte
bildur-bako menditar lerden.
Eta orreik, Yatsu jaun orreik
Jabier'eko zaldun guren.
Jaun izenaren Erdi Aroko aldaera hipokoristikoa.
Mitologiako izena. Bizkaiko lehen jauna izan zen Jaunzuria. Kondairak dioenez, Eskoziako printze baten biloba zen eta bizkaitarrek Leongo armadari aurre egiteko aukeratu zuten buruzagi. Ustezko gudua Padura izeneko lekuan gertatu zen, isuri zen odolagatik Arrigorriaga deitu zutenean, hain zuzen ere. Gudua irabaztearen ordainez Bizkaiko aurreneko jauntzat izendatu zuten.
Erdi Aroko izena. Abadiñoko Done Bikendi elizako hilarri batean 'ego ieino' ageri da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.