Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1211 - 1220]

Jenobeba (emakumezkoa)

  • Jatorri zelta duen latineko Genovefa izenetik dator, frantsesezko Geneviève bitarteko dela, Jenobeba santua Parisen bizi izan baitzen, V. mendean. Santuaren eguna urtarrilaren 3an da. Aldaera: Jenofa.

Jenofa (emakumezkoa)

  • Ikus Jenobeba.

Jeremi (gizonezkoa)

  • Jeremías (es), Jérémie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Jeremias.

Joakina (emakumezkoa)

  • Joaquina (es)

  • Hebreerako Yohaquim izenetik dator (lehen osagaia Yah da, Yahweb 'Jainkoa'-ren laburdura). San Joakim Andre Mariaren aita izan zen Ebangelio apokrifoen arabera. Santuaren eguna maiatzaren 22an da. Aldaera: Jokiñe (Deun-ixendegi euzkotarra).

Joango (gizonezkoa)

  • Juan (es), Jean (fr)

  • Gutxienez XVII. mende arte erabilitako Joan izenaren hipokoristikoa. 1448an Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan Zestoako Joango Martin agertzen da.

Joanikot (gizonezkoa)

  • Joan, Juan izenaren hipokoristiko zaharra. Dokumentazioan aurrenekoz Donapaleun (Nafarroa Beherea) aurkitu dugu, 1395ean (Johanicot d'Escaray). Juanikot, Joanikote, Juanikote aldaerak ere eduki ditu, eta izan ere, azkeneko hau da Arrasate (Gipuzkoa) erre zuteneko kantuan azaltzen dena:

    Gomez handia [han] zan arren
    Han zan Presebal bere
    Bai Juanikote bere
    Madalenaan ei dautza
    Biola tronpeta bage.

    Joanikot Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriaren pertsonaietako bat ere bada.

Joanikote (gizonezkoa)

  • Juan (es), Jean (fr)

Joanis (gizonezkoa)

  • Joanes-en aldaera. Ikus sarrera hau.

Joanitza (emakumezkoa)

  • Juana (es), Jeanne (fr)

  • Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean. Ikus Joana eta Joanitz.

Joar (epizenoa)

  • Kodes mendiko tontorra, Araba eta Nafarroako mugan. Ahoskerari dagokionez, azentua bigarren bokalean du. "Ioar" idazkera ez da egokia. Ikusi Joar.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper