Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1251 - 1260]

Kamil (gizonezkoa)

Kara (emakumezkoa)

  • Erromatarren garaiko izen hau Erdi Aroan ere ageri da, antroponimo moduan (domna Kara, Valpuestan, 950. urtean).

Kariñe (emakumezkoa)

  • Carina (es), Carine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean agertzen da, Carina izenaren baliokidetako. Azken hau etorkiz Katalinaren italierazko hipokoristikoa zen. Santuaren eguna azaroaren 7an da.

Karitate (emakumezkoa)

  • Caridad (es)

  • Latineko caritas, caritatis 'karitate' hitzetik dator. Hau kristauen artean ponte izentzat erabili zen, hiru bertute teologaletako bat baita. II. mendeko Santa Sofiak bere hiru alaba martiriei bertute teologalen izenak jarri zizkien (Fedea, Itxaropena eta Karitatea). Haien santutegia Conques (Frantzia) herrian dago. Andre Mariaren adbokazioa ere bada. Santuaren egunak abuztuaren 1ean (martiria) eta irailaren 8an dira.

Karla (emakumezkoa)

  • Germaniar etorkia duen izena, latinez Carolus bihurtua. Karl-ek 'gizon librea' esan nahi zuen hastapenean, baina gero 'jauregiko gelaria' adiera hartu zuen. Gelari hauen boterea handitzearekin ponte izen bihurtu zen. Duen hedadura Carolus Magnus (Karlomagno) enperadoreari zor diogu.

Karlo (gizonezkoa)

  • Carlos (es), Charles (fr)

  • Erdi Aroko izena, Karlos-en aldaera. 1171n Karlo de liçuing azaltzen da Leireko agiri bilduman. Ikus Karlos.

Karmel (gizonezkoa)

  • Carmelo (es), Carmel (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Karmelo.

Karmele (emakumezkoa)

  • Carmen (es), Carmen (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Carmen-en baliokidetzat proposatutako izena. Jatorria Palestinako mendi ezagunean du, grekoz Kármelos eta hebreeraz Karmel zeritzanean hain zuzen ere. Izenaren osagaiak karmen 'baratza' eta El 'Jainkoa' dira. Karmeldarren eskutik zabaldu zen; hauen ustez, Elias profetak Karmel mendian ikusi zuen laino zuria Sortze Garbiaren promesa izan zen. Garrantzia XIII. mendean hartu zuen, aipatu mendian S. Stock karmeldarrari Ama Birjina agertu zitzaionean. Uztailaren 16an, jaiegunean, Euskal Herriko portu askotan prozesioak egiten dira. Aldaera: Karmen.

Karmen (emakumezkoa)

  • Carmen (es), Carmen (fr)

  • Ikus Karmele.

Karolina (emakumezkoa)

  • Ikus Karlota.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper