2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1261 - 1270]
Erdi Aroko izena eta Casioren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Gogoratu beharra dago banu-kasitarrek agintea izan zutela Nafarroako hegoaldean Erdi Aroan, eta Iruñeko gartziatarren ahaideak zirela, bateko eta besteko kideak maiz elkarrekin ezkondu baitziren. Ondorioz, haurrideen artean batek arabierazko izena izan zezakeen eta besteak euskarazkoa.
Batzuen iritzian germaniar jatorria duen izena da (hathu 'borroka' eta hild 'gudua'), besteen ustez arabiarra ('abestu') den bitartean. Burgosko Santa Kasildari esker zabaldu zen izen hau. Ikus Kasilda emakumezkoen zerrendan.
Casimiro (es), Casimir (fr)
Casimirus moduan latindu zen Kazimierz eslabiar izenetik dator. Bi santu ditugu izen honetakoak, bata Lituaniakoa eta bestea Poloniakoa. Santuaren eguna martxoaren 4an da.
Catalina (es), Catherine (fr)
Grezierako Ekaterine izenetik dator. Kristauen artean aski erabilia izan zen, khataros ('garbia') hitzarekin lotu baitzen. Honela deitzen diren bi santa daude, Sienakoa eta Alexandriakoa, azken hau delarik ezagunena, bere martirioan erabilitako gurpil horzdunari izena eman ziolako. Lehen aldiz 1529an aurkitu dugu (Catalin, Elizondo, N). Jaia martxoaren 24an da. Hipokoristiko ezagunenak Kattin eta Kattalin dira. Aldaerak: Katalina, Katarina, Katelina, Katerin, Katerina, Kateriñe, Katariñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Katrin eta Katixa.Ikus Marikatxalin.
Katalinaren aldaera hau 1428. urtean azaltzen da aurreneko aldiz, Luzaideko (Nafarroa) dokumentazioan (Catharina de barba).
Catalina (es), Catherine (fr)
Katalinaren aldaera usua izan zen hau XV-XVI. mendeetan. Lehen aldiz 1488an aurkitu dugu (Catelina de Odiaga), Markinan (Bizkaia). Ikus Katalin.
Quaterina Lizarrako (Nafarroa) merkatari franko baten alaba zen, 1346. urtean. 1518an, berriz, Catherina de munarriz azaltzen da Munarritzen (Nafarroa). Ikus Katalin.
Catalina (es), Catherine (fr)
Erdi Aroko izena. Etxalekun (Nafarroa) agertzen da 1548an. Ikus Katalin.
Catalina (es), Catherine (fr)
Katerin izenaren ohiko aldaera. Ikus Katalin.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.