Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1291 - 1300]

Kismi (gizonezkoa)

  • Euskal mitologian jentilek Jesus adierazteko erabiltzen duten izena. Kristo jaio zenean argi bat ikusi omen zuten jentilek eta beren arteko zaharrenarengana jo omen zuten laguntza eske. Honek Kismi jaio zela eta berenak egin zuela adierazi omen zien: 'Ah nire umeak! Jaio duk Kixmi eta gureak egin dik; ez diat gehiago bizi nahi eta bota nazazue ezkerreko malkar horretatik amilka'. Azkeneko jentilak Aralarko Argaintxabaleta trikuharrian omen daude ehortzirik.

Kispiñe (emakumezkoa)

  • Crispina (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Crispina izenarentzat proposatzen den baliokidea. San Krispin Ecijako apezpikua izan zen, eta, horregatik, harenganako gurtza aspaldidanikakoa da Iberiar penintsulan. Jaia abenduaren 5ean da.

Kistiñe (emakumezkoa)

  • Cristina (es), Christine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Kristina.

Kizkitza (emakumezkoa)

  • Itsasoko (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita. Egun batean herri honetako bizilagun batzuek Kizkitza mendian argia ikusi omen zuten, eta hara joan zirenean Andre Mariaren irudia aurkitu omen zuten. Honen ohoretan ermita eraikitzea erabaki omen zuten, baina herrian, ez mendi puntan. Alfer-alferrik ordea, irudia gauero mendira itzultzen baitzen. Azkenean ermita hemen eraiki behar izan zuten. Jaia irailaren 8an da.

Klodin (emakumezkoa)

  • Frantseseko Claudine izenetik dator. Ikus Klaudia.

Kodes (emakumezkoa)

  • Torralba (Nafarroa) herriko Andre Mariaren santutegia eta mendikatea. Eliza Joar mendiaren magalean dago. Antza denez, inguruan herrixka bat egon zen, baina gaur ez dago horren arrastorik. Irudia XIII. mendekoa da. XVI. mendean inguru horietan bidelapur talde bat ebasgoan ari izaten omen zen, Juan Loboren buruzagitzapean. Herritarrek Andre Mariaren laguntzari esker lortu omen zuten garaile ateratzea. Ituren (Nafarroa) herrian ongi lo egiteko hauxe esaten dute:

    Ama Berjina de Kodes
    nik eiten dot amets
    izan daila onez.

Koikile (emakumezkoa)

  • Cecilia (es), Cécile (fr)

Koikille (emakumezkoa)

  • Ikus Zezilia.

Koikilli (gizonezkoa)

  • Cecilio (es)

Koldo (gizonezkoa)

  • Luis (es), Louis (fr)

  • Ikus Koldobika.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper