Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1321 - 1330]

Kristobala (emakumezkoa)

  • Greziar jatorriko Christophoros ('Kristo daramana') izenetik. Kondairak dioenez, Kristobalek jaun indartsu baten zerbitzari izan nahi zuen. Erromako enperadorea eta deabrua zerbitzatu ondoren, jendea ibaian zehar garraiatzen ibili omen zen, Jainkoa zerbitzatu nahiz. Azkenean Jesus bera agertu omen zitzaion, haur itxuran, eta hau ere ugaldean zehar garraiatu omen zuen. Honi zor omen zaio izena.

Kristobare (gizonezkoa)

  • Cristóbal (es), Christophe (fr)

  • Greziar jatorriko Christophoros ('Kristo daramana') izenetik. Kondairak dioenez, Kristobalek jaun indartsu baten zerbitzari izan nahi zuen. Erromako enperadorea eta deabrua zerbitzatu ondoren jendea ibaian zehar garraiatzen ibili zen, Jainkoa zerbitzatu nahiz. Azkenean Jesus bera agertu zitzaion, haur itxuran, eta hau ere ugaldean zehar garraiatu. Honi zor zaio izena. Gidarien patroia da. Santuaren eguna ekainaren 10ean da. Aldaerak: Kostobare, Kostobaro eta Kristobal.

Krutziaka (emakumezkoa)

  • Saratxo herriko Andre Mariaren ermita, Amurrion (Araba).

Kupiñe (emakumezkoa)

  • Piedad (es)

  • Ikus Errukia.

Kurutzeta (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Idiazabalgoa (Gipuzkoa).

Kutsuge (emakumezkoa)

  • Inmaculada (es), Purificación (es)

  • Inmaculadaren ordaintzat XX. mendearen hasieran asmatutako izena. Osagaiak kutsu (hemen 'orbana, lohidura, nota' edo) eta -ge 'gabe' bide dira. Ikus Garbiñe.

Kutun (epizenoa)

  • Izen arrunta. Ikusi kutun.

Kutuna (emakumezkoa)

  • Bi esangura ditu hitz honek: 'maitea, laztana' eta 'lepoan, edo arropan josia eramaten den boltsatxo txikia'. Boltsatxo honetako gauzak (landareak, egur xatiak, txanponak, etab.) sendatzeko edo gaitzak urruntzeko -bereziki begizkoa- erabiltzen dira. Txikigarria Kuttune da.

Labraza (emakumezkoa)

  • Arabako herria eta elizatik hurbil zegoen Errukiaren Andre Mariaren ermita.

Lagran (emakumezkoa)

  • Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. Herria Toloño mendikateko iparraldean dago, Gaztelu mendatearen aurrean. Gaur egungo eliza XVI. mendekoa da, baina hormetan Erdi Aroko eraikuntzaren aztarnak ikus daitezke. Jaia irailaren zortzian da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper