Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1331 - 1340]

Laguntza (emakumezkoa)

  • Socorro (es)

  • Erdi Aroko tradizioan bilatu behar da Laguntzako Andre Mariaren kultua, kristauak, haurrak batez ere, deabruarengandik babesten baitzituen. Erroman, gainera, Laguntzako Andre Maria ere badago. Jaia abuztuaren 8an da. Aldaerak: Laguntzane, Sokorri eta Sorospen.

Laguntzane (emakumezkoa)

  • Socorro (es)

  • Ikus Laguntza.

Lahe (emakumezkoa)

  • Erromatarren garaiko (I-III m.) Akitaniako idazkunetan agertzen den jainkosa izena (lahe deae).

Laia (emakumezkoa)

  • Galdames (Bizkaia) herriko auzoa eta Bizkaiko mendia, Sopuertakoa. Ikus Olaia.

Laida (emakumezkoa)

  • Ibarrangeluko (Bizkaia) hondartza da hau, Izaro uhartearen aurrean dagoena, Oka ibaia itsasoratzen den lekuan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.

Laiene (emakumezkoa)

  • Laieneko haitza Urdiain (Nafarroa) herriko mendia da, Aitziber ermitaren ondokoa. Malkorrean Jentilen leihoa deitzen duten zulo modukoa dago. Hemen laminak agertzen omen zitzaizkien Done Petriren ermitara joaten ziren erromesei. Laieneko haitza toki izena, itxura duenez, Laioa (leihoa) daneko haitzaren laburtzea besterik ez da, hau da, 'leihoa den tokiko haitza' adiera duen toponimoarena. Honek, bistan denez, malkorreko zuloari egiten dio erreferentzia. Laiene neska izentzat Euskal Izendegia-n biltzen da.

Lain (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 956. urtean Lain urduñarra ageri da Valpuestako (Burgos) kartularioan.

Laino (emakumezkoa)

  • Izen arrunta ('hodeia' edo 'erlainoa') eta euskal mitologian Marik hartzen duen itxuretako bat.

Lakora (epizenoa)

  • Santa Graziko mendia (Zuberoa). Ikusi Lakhora.

Lakubegi (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko harri batean ageri da Lacubegi teonimoa. Uxuen (Nafarroa) aurkitu zuten, Erdi Aroan herria izan arren egun ermita besterik ez den Santa María la Blanca delakoaren inguruetan. Hurbil Lakumulatu aurkintza dago, eta honen barrenean antzina herria izandako Laku ('toki urtsua', jatorriz) dermioa. Uxuetik gertuago jainko izenarekin eite izugarria duen Lakubeli-ko zokoa dago.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper