Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1341 - 1350]

Lama (emakumezkoa)

  • Ahedoko Andre Mariaren ermita, XVIII. mendekoa, Karrantza (Bizkaia) haranean. Jaia urriaren lehenengo igandean da. Horretaz gain, Turtzioz eta Karrantzaren arteko mugan, Armañon mendian, badago izen bereko trikuharria. Lama latinaren aurreko hitza da eta padurak izendatzen ditu.

Lamia (emakumezkoa)

  • Ikus Lamina.

Lamiaran (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Mundakan (Bizkaia). Irudia Mundakako Andra Maria elizan ermitan dago. 1719.eko abenduaren hogeian Portugaleteko Asturiasko Printzea kortsariontzia ondoratu zen bertan ekaitzak bultzatuta. Ikus Lamina.

Lamina (emakumezkoa)

  • Urarekin lotua dagoen izaki mitologikoa. Deskripzio asko badaude ere, eskuarki emakume ederrak izaten dira, baina ahate hankak ohi dituzte edo arrain isatsa -kostaldean eta ibai ertzetan batik bat, Ibaizabalen edo Bidasoan esaterako-, eta leize, iturri eta osinen inguruetan bizi ohi dira. Aiurri onekoak dira, eta sarri mesedeak egiten eta eskatzen dituzte, nahiz inoiz kalte ere egiten duten. Mari bezala ilea orrazten agertu ohi dira, urrezko orrazia erabiliz. Euskal Herrian ehundaka toponimotan gorde da lamina izena: Lamiaran, Lamiarrieta, Lamierreka, Lamiturri... Baliokide maskulinoa Maide da. Aldaera: Lamia.

Lamindao (emakumezkoa)

  • Dimako (Bizkaia) Lamindaoko Andre Mariaren eliza oso zaharra da. Inguruetan erlijio borroka latzak izan omen ziren, eta uste honek badu funtsa, Petralanda-n akelarreak egiteagatik Katalina zeritzan andre bat erre baitzuten. Kondaira batek dioenez, gainera, deabruak egin zuen inguruetako zubia, neskatila bat infernura eramateko, baina Andre Mariak salbatu omen zuen. Jaia uztailaren 22an da, Magdalena egunean.

    Lamindako Ama Birjiña
    Dimatar danon zaindari
    eskiñi daiotzeguzan berari
    gure bihotzak, ugari, ugari.

Landa (emakumezkoa)

  • Arratzua-Ubarrundiko (Araba) herria eta Andre Mariaren antzinako ermita.

Lander (gizonezkoa)

  • Bi termino batzen dira honetan: 'behartsua, erromesa' adiera zuen Erdi Aroko lander (cf. Oihenarten atsotitz hau: 'Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra') eta gaztelaniazko Leandroren baliokidetzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Lander. Leandro grezierako Leandros-etik dator, latineko Leandrus bitarteko dela. Greziako mitologian Leandro Afroditaren tenpluko Ero-z maitemindu zen eta gauero joaten zitzaion igerika, gau batean gidaritzat zuen argia itzali eta ito zen arte. Leiren (Nafarroa) 1083. urtearen inguruan Fortun Landerra agertzen da, Iratxen (Nafarroa) 1164an Andere Landerra eta Legazpin (Gipuzkoa) 1401ean Doña Landerra. Donostian eta Artaxoan (Nafarroa) oinarritzat lander duten Landerbaso eta Landerridoia toponimoak ditugu.

Landere (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Leandraren baliokidetzat proposatzen den izena. Leandro grezierako Leandros-etik dator, latineko Leandrus bitarteko dela. Greziako mitologian Leandro Afroditaren tenpluko Ero-z maitemindu omen zen eta gauero joaten omen zitzaion igerika, gau batean gidaritzat zuen argia itzali eta ito zen arte. Antzeko istorioa kontatzen da Izaroz.

Lantz (epizenoa)

  • Anue ibarreko herria (Nafarroa). Ikusi Lantz.

Lañu (emakumezkoa)

  • Trebiñuko herria, erdaraz Laño, eta Andre Mariaren adbokazioa. Elizak antzinako elizpea eta ate erromanikoak ditu, baina inguruetan ikusgarriena Goiz Erdi Aroan zulatutako haitzulo edo Goba-k dira, ermitauen ermita, bizileku eta hilerri izanak. Jaia abuztuaren 15ean da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper