Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1351 - 1360]

Laratz (epizenoa)

  • Beheko suan tximiniatik dilindan dagoen katea. Ikusi laratz.

Larra (epizenoa)

  • Toponimo ezaguna, besteak beste Nafarroako Pirinioetako Belagua gaineko leku-izena. Ikusi Larra.

Larrain (epizenoa)

  • Katalin Eleizegik 1916an Donostian aurkeztutako Garbiñe antzezlaneko pertsonaia baten izena da. Izen arrunta eta toponimoa ere bada. Ikusi larrain.

Larraine (epizenoa)

Larraitz (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Larrunarri edo Txindoki mendiaren mazelean, Abaltzisketan (Gipuzkoa). Aralarko artzainek debozio handia izan diote.

Larrara (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Dulantzin (Araba). Hiribildua sortzean desagertutako Larrara herriko eliza zen.

Larratza (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Artiedakoa (Nafarroa), herriaren aldamenean zegoena. Jai eguna abuztuaren 4an zen. Izen hau larre-ren eratorria da, eta alhapidetako baliatzen den lur landugabea adiera ohi du.

Larrauri (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin, bat Mungian (Bizkaia) eta bestea Bernedon (Araba). Mungiako Larrauri auzoko Ama Birjinaren elizak XVI. mendean lortu zuen herritik banatu eta parrokia izatea. Andre Mariak eskuan duen zepoak kristau gatibuak irudikatzen ditu. Bernedoko ermita, Urarte auzoan dagoena, Larrauri herri hustuko eliza zen. Atea XVIII. mendekoa izan arren ermita erromanikoa da, Erdi Aroko herri tenplu baten eredu ederra. Jaia irailean egiten da.

Larrea (emakumezkoa)

  • Uribarri Arana (Araba) herriko Andre Mariaren ermita. Gaur egun erdaraz Andramari deitzen badute ere, XVII. mendean, bertako hizkuntza euskara zenean, Nuestra Señora del Prado moduan agertzen da, euskararen baztertze ofizialaren lekuko. 1850ean, berriz, Bengolarrea izenpean ageri da. Eliza eta Ama Birjinaren irudia erromanikoak dira, XII. mendekoak edo. Barruan badago erromatarren garaiko hilarria. Jaia abuztuaren 15ean da.

Larrintzar (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Mendotzakoa (Araba), XIX. mendean lekutu zena. Izenaren osagaiak larrin 'larraina' eta zar 'zaharra' dira.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper