Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1361 - 1370]

Larrosa (emakumezkoa)

  • Rosa (es)

  • Bermeoko (Bizkaia) Andre Mariaren ermita. Ikus Arrosa.

Lartaun (gizonezkoa)

  • F. Navarro Villoslada idazlearen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuko pertsonaia.

Lasarte (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin: Bitorianoko (Araba) antzinako komentua eta Lasarteko (Araba) eliza. Lehena 1089. urtean eman zion Gartzia Gonzalezek Kukullako Donemiliagako (Errioxa) monasterioari: 'Unum monasterium Lasarte... in ipsa villa Victoriano...'. Monasterioa hustean ermita bihurtu zen eta XIX. mendean erori. Lasarte kontzejuko elizan ikusgarria da estilo erromanikoko leihoa, Euskal Herriko ederrenetakoa.

Laskain (gizonezkoa)

  • Jose Azurmendi (Zegama G, 1941) idazlearen goitizena.

Lasko (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Ziortzako kolegiatan (Bizkaia) goitizen hori duen nekazaria ageri da 1486. urtean.

Lastarri (gizonezkoa)

  • Ibarrangeluko (Bizkaia) auzune baten izena eta Imanol Laspiur (Bergara, 1929) idazlearen goitizena. Idazleak hitz jokoa egin zuen, bere izena eta auzunearena nahaste ematean: Las(piur')tar I(manol).

Lastur (epizenoa)

  • Deba herriko elizatea (Gipuzkoa). Ikusi Lastur .

Latsari (emakumezkoa)

  • Luzaiden (Nafarroa) gauez, ilargi xuritara, ateratzen diren laminen izena. Ikus Lamina.

Latxa (emakumezkoa)

  • Barriako (Araba) komentuarena izan zen antzinako herria, aztarnatzat errota besterik utzi ez duena. Eliza Andre Mariari eskainirik zegoen.

Lauaxeta (gizonezkoa)

  • Esteban Urkiaga (Mungia 1907 - Gasteiz, 1937) idazlearen goitizena. Lizardirekin batera euskarazko olerkaririk handienetakoa dugu. Zoritxarrez 1937an 'nazionalek' Gasteizen fusilatu zuten -adiskide izan zuen Garcia Lorca bezala-, Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikidea izateagatik, 30 urte zituela. Bere lan aipagarrienak Bide Barriyak eta Arrats Beran dira. Mendigoixalena izeneko olerkian hauxe idatzi zuen:

    Eta illuntziko bakian
    norbattek darrai kantari:
    'Dana emon biar jako
    matte dan askatasunari'.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper