Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1371 - 1380]

Laura (emakumezkoa)

  • Latineko Laurea izena laurus ('ereinotza') eta laurea ('koroa') hitzekin dago lotuta, Erroman irabazleei ereinotz koroa jartzen baitzitzaien. Izena Petrarkak Probentzako Laurari idatzitako Canzzionere-gatik da ezaguna. Santuaren eguna urriaren 19an da. Aldaera: Laure.

Laureana (emakumezkoa)

  • Erroman ereinotz (Laurus nobilis) erramua jartzen zitzaien irabazleei buruan, eta hortik sortu zen laureanus 'irabazlea' adjektiboa. VI. mendean Hungarian jaiotako San Laureano Sibiliako apezpikua izan zen. Erromatik atzera Bourges hirira zihoala hil zuten. Santuaren eguna ekainaren 1ean da. Aldaera: Laurene.

Laureano (gizonezkoa)

  • Laureano (es), Lauréan (fr)

  • Erroman ereinotz (Laurus nobilis) erramua jartzen zitzaien irabazleei buruan, eta hortik sortu zen laureanus 'irabazlea' adjektiboa. VI. mendean Hungarian jaiotako San Laureano Sibiliako apezpikua izan zen. Erromatik atzera Bourges hirira zihoala hil zuten. Santuaren eguna uztailaren 4an da. Aldaera: Lauren (Deun-ixendegi euzkotarra).

Lauren (gizonezkoa)

  • Laureano (es), Lauréan (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laureano.

Laurene (emakumezkoa)

  • Ikus Laureana.

Laurentzi (gizonezkoa)

  • Lorenzo (es), Laurent (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laurendi.

Laurgain (epizenoa)

  • Aia herriko auzoa (Gipuzkoa). Ikusi Laurgain.

Legaire (epizenoa)

  • Arabako Entzia mendiko saroia. "Bai Euskarari" kanpainako ekitaldi bat antolatu zen bertan 1979. urtean, eta harrezkeroztik ezaguna izan da euskaltzaleen artean. Ikusi Legaire.

Legarda (emakumezkoa)

  • Nafarroako herria eta Mendabiako (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. XII. mendeko eraikuntza erromanikoa da hau, garai bereko irudia gordetzen duena. 1468an Andre Maria honek Zuali Abderam-en esklaboa zen Tomas Ramirez Lodosako askatu omen zuen, bera eta bere jabea gauez Legardaraino eramanez. Errioxako Otxanduri herrian ere bada izen bereko Ama Birjina. Toponimoaren osagaiak legar 'harea' izen arrunta eta zenbaitetan aurkitzen dugun -da atzizkia dira (cf. Bizkarda).

Legarra (emakumezkoa)

  • Lizasoain (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita. Irudia oso zaharra bada ere (XII-XIII. m.), eraikuntza XIX. mendean berritu zuten. Ama Birjina hurbil dagoen iturrian agertu omen zen. Jaiera edo debozio handia izan zaio eta, honen ondorioz, kofradia eta apaiz anaidia eduki ditu.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper