Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1401 - 1410]

Lertsun (epizenoa)

  • Hegaztia (Grus grus). Ikusi lertsun.

Leskarre (epizenoa)

  • Bearnoko herria. Ikusi Leskar.

Letizia (emakumezkoa)

  • Leticia (es), Laetitia (fr)

  • Latineko laetitia 'emankortasuna', 'alaitasuna' izenetik dator. Laetitia ugaritasunaren jainkosaren izena ere bazen.

Leunda (emakumezkoa)

  • Azken urteotan pertsona izentzat erabili den Beizamako (Gipuzkoa) leku-izena.

Leundia (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Iruñeko katedraleko artxiboan itxuraz Gorronzkoa (Nafarroa) zen 'Ego domina Leundia de Gorrauz' ageri da, 1141. urtean. Ikus Andrelendia, gorago.

Lexantzü (emakumezkoa)

  • Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa.

Lexoti (gizonezkoa)

  • Jose Manuel Etxegoien (1865-1937) eta Jose Luis Lekuona (Oiartzun, 1925) bertsolarien izengoitia. Bigarren honen bertsoak Lexoti Bertsolaria liburuan daude bildurik.

Lexuri (emakumezkoa)

  • Zaraitzuko (Nafarroa) euskaldunek Leire adierazteko erabiltzen zuten izena. Ikus Leire.

Leza (emakumezkoa)

  • Arabako Errioxako herria eta Andre Mariaren irudia. Guardiako museoan dagoen Lezako Ama Birjina erromanikoa da; honetaz gain badaude beste bi irudi: aski egoera txarrean dagoen bat, aipatutako irudi erromanikoaren XVI. mendeko kopia dela ematen duena, eta Arrosarioko Andre Mariarena.

Lezaeta (emakumezkoa)

  • Larraun ibarreko herria (Nafarroa) eta Andre Mariaren eliza. Bai eraikuntza eta bai irudia XII. mendearen amaierakoak bide dira. Santuaren eguna abuztuaren 15ean da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper