2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1491 - 1500]
Erdi Aroko euskal izena. Kontrastan (Araba) eta Gipuzkoan agertzen da, azken honetan XI. mendean.
Malderra (Babesgabeen Andre Maria) izenaren gizonentzako baliokidea.
Desamparados (es)
Aterperik ez dutenak babesten dituen Andre Mariaren izena. Santuaren eguna maiatzeko bigarren igandearen aurreko larunbatean da. Ikus Babesne.
Santurtziko (Bizkaia) auzoa eta Andre Mariaren ermita, gaur egun aipatu auzo horretako parrokia dena. Irudia 1650ean aurkitu zuten itsasoan. Jaia irailaren 8an da.
Ikus Marina.
Aperregi ondoko Andre Mariaren ermita, Zuia ibarrean (Araba). 1138an Maria Lopiz-ek Naiarako (Errioxa) monasterioari eman zion. XIX. mendearen erdialdean desagertu zen.
Marina (es), Marina (fr)
Nafarroa Beherean maizkoa da Joanes-en hipokoristiko hau. Horregatik zuberotarrek manex aldaera erabili eta erabiltzen dute baxenabartarrak izendatzeko, bai eta, hedaduraz, gainerako beste euskaldun guztiak izendatzeko ere. Jean Hiriart-Urruti (Hazparne, 1859-1915) -Euskalduna astekariaren sortzaileetako bat-, eta Jean Erdozaintzi (Ibarrola, 1934 - Okzitaniako Tolosa, 1984) -Herriz Herri astekariaren sortzaileetako bat- idazleen goitizena ere izan zen. Ikus Joanes.
Erdi Aroko izena. XIV. mendean Otsagabitik Azkoieneraino ageri da Nafarroan.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.