Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1531 - 1540]

Mariaxuri (emakumezkoa)

  • Honen osagaiak Maria pertsona izena eta zuri adjektiboaren aldaera adierazkorra datekeen xuri dira. Nuinen (Nafarroa) ageri da, 1546an (Maria xurj). Aldaera: Marizuri. Ikus Maribeltz.

Mariazentzio (emakumezkoa)

  • Maria eta Azentzio izenak dira honen osagaiak. Sunbillan (Nafarroa) ageri da, 1657an (Maria açencio de elizalde).

Maribeltz (emakumezkoa)

  • Honen osagaiak Mari emakume izena eta beltz adjektiboa dira. Arizkungo (Nafarroa) Maribeltzenea (1826) oikonimoaren oinarrian dago. Ikus Mariaxuri, Marizuri.

Maribertiz (emakumezkoa)

  • Honen osagaiak Mari eta Bertiz toki izena (Nafarroa) dira.

Maridomingo (emakumezkoa)

  • Mari eta Domingo gizon izena dira honen osagaiak. Sunbillan (Nafarroa) aurkitu dugu lehen aldiz, 1628an (Maridomingo de Urrutia).

Marieder (emakumezkoa)

  • Honen osagaiak Mari izena eta eder adjektiboa dira. 1728an Maria Ederra dokumentatzen da Pasaian (Gipuzkoa), eta, bestalde, orain hamarkada batzuk Marieder zeritzan emakumea, Garazikoa bera (Nafarroa Beherea), ari izan zen lanean Luzaideko ostatu batean (Nafarroa). Subitzan (Nafarroa) Mariederrena oikonimoa zegoen XVI. mendean. Ikus Mariederko.

Mariederko (emakumezkoa)

  • Marieder izenaren hipokoristikoa zela dirudi. Iturengo (Nafarroa) Mariederkorena oikonimoan ageri da, 1661etik aitzina. Ikus Marieder.

Mariesteban (emakumezkoa)

  • Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)

  • Maria-z eta Esteban gizon izenaz osaturik dago Estebania, Estefaniaren baliokide den hau. Donezteben (Nafarroa) XVI. mendean Maria Esteban de oyarcun dugu eta Goizuetan (Nafarroa) 1649an Mariesteban de Alcari, besteak beste. Ikus Estebania, Estebenia, Estefania eta Mariaestebania.

Marieta (emakumezkoa)

  • Maria izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa (Marieta, Etxabarri, N), eta Arabako herria.

Mariezkurra (emakumezkoa)

  • Honen osagaiak Mari antroponimoa eta Ezkurra herri eta ugalde izena dira. 1539an ageri da, Ezkurrako (Nafarroa) oikonimo baten oinarrian ('Joanes de mariezcurrarena'). Ikus Ezkurra.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper