Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1591 - 1600]

Mendeika (emakumezkoa)

  • Urduñako (Bizkaia) auzoa eta Andre Mariaren eliza.

Mendia (emakumezkoa)

  • Arroizko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, izena dagoen aurkintzatik hartu duena. Herriaren goiko aldean dagoen santutegi honetan XIII. mendeko irudia gordetzen da. Munaingo (Araba) Andre Mariaren ermita ere Mendia izeneko dermioan egon zen.

Mendigaña (emakumezkoa)

  • Aizkoa (Nafarroa) eta Zildotz (Nafarroa) herrietako Andre Mariaren ermita. Lehenari buruz hau kontatzen da: gaixorik zegoen andre batek laguntza eskatu omen zion Ama Birjinari, eta honek, sendatu aurretik, Mendigaña-n ezkutaturik zegoen bere irudia aurkitu eta ermita egiteko agindu omen zion. Egungo eraikuntza 1702an berritu zen, baina baditu aztarna erromaniko garrantzitsuak.

Mentzia (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Oñatin (Gipuzkoa) agertzen da, 1531n. Ikus Mantzia.

Mesantza (emakumezkoa)

  • Trebiñuko (Araba) herria eta balio handiko Andre Mariaren eliza. Bertan bada Pizkunde garaian margotutako erretaula. Jaia abuztuaren 15ean da.

Mesede (emakumezkoa)

  • Mercedes (es)

  • Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Eskarne.

Mezkia (emakumezkoa)

  • Donemillaga udalerriko herria (Araba) eta Andre Mariaren eliza. Herria Bordeletik Astorgara zihoan erromatar galtzadaren ondoan zegoen; inguruetako hondakin erromatarrak dira aspaldi izan zuen garrantziaren lekuko. Erdi Aroan ospitalea egon zen bertan. Jaia abuztuaren 15ean da. Inguruan bada Birjinestrada ('Birjinaren estrata') izeneko aurkintza.

Mikaela (emakumezkoa)

  • Micaela (es), Michèlle (fr)

  • Ikus Mikela.

Mikela (emakumezkoa)

  • Micaela (es), Michèlle (fr)

  • Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea ere bai. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI. mendean Gargano (Italia) mendian azaldu zenetik zabaldu zen beraren alderako jaiera edo debozioa Europan. Euskal Herrian ere mendi batean agertu zen, Aralarren, eta Teodosio herensugeagandik salbatu zuen. Izen hau aurreneko aldiz Bidaurretan (Nafarroa) aurkitu dugu, 1518. urtean (Miquela). Aldaerak: Mariamikele, Mikaela, Mikele (Deun-ixendegi euzkotarra), Mikeleitza eta Mikelitza.

Mikelats (gizonezkoa)

  • Mariren semeetako bat dugu hau; bestea Atarrabi da. Euskal mitologian ekaitza eta harria bidaltzen ditu. Eskandinaviar mitologiako Thor jainkoak dituen antzeko ahalmenak ditu.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper