2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1601 - 1610]
Bilboko Museo Historikoan gorderik dagoen Durangaldeko idolo (bertan irodu deitua) ospetsuaren izena. Burdin Aroko zezen edo hartza da, hanka artean eguzkia eta ilargia dauzkana.
Micaela (es), Michèlle (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Miguel-en baliokide femeninotzat ematen da, eta azken urteotan horrelaxe erabili da, baina XVII. mende arte gutxienez gizon izena zen. Lehen aldiz XIII. mendean aurkitu dugu, Iruñerrian (Miquele Iturriquo). Ikus Mikela.
Miguel (es), Michel (fr)
Mikelitzaren aldaera da hau. Oñatin (Gipuzkoa) agertzen da lehen aldiz, 1489an (Miqueleiza).
Honen osagaiak Mikel(e) gizon izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -aa bukaera dira. 1581. urtean Miqueliza de Zañartu dokumentatzen da Oñatin (Gipuzkoa). Aldaera: Mikeleitza. Ikus Mikela.
Erdi Aroan maizxko aurkitzen dugun izena. 1285ean Milia de Beunça azaltzen da Iruñean. Aldaerak: Emilia, Emili eta Emille (Deun-ixendegi euzkotarra). Garibaik XVI. mendean bildutako eresian ageri da:
Lasturrera behar dozu, Milia
aita jaunak eresten dau elia
ama andreak apaiketan hobia
hara behar dozu, Milia.
Emiliano (es), Émilien (fr)
Latineko Aemilianus ('Aemilia leinukoa') hitzetik. Kukullako Done Miliaga monasterioan (Errioxa) bizi izan zen V-VI. mendeetan. Haren bizitza eta mirariak Gonzalo de Berceok idatzi zituen. Kondairak dioenez, Simancasko guduan kristauen alde agertu zen, Done Jakue bezala edo erromatarren garaian Kastor eta Polux bezala. Gogoratu beharra da monasterio horretako Donemiliagako Glosak deitu ohi direnetan azaltzen direla euskararen eta gaztelaniaren lehendabiziko lekukotasun idatziak. Santuaren eguna azaroaren 2an da. Aldaerak: Emiliano eta Emillen (Deun-ixendegi euzkotarra).
Milagros (es)
Mirari izen arrunta da euskaraz, mirakuluren adierakidea, eta azken urteotan arrakasta handia izan du antroponimotzat. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaur egun ezezaguna den Milarge proposatzen da (Nuestra Señora de los) Milagros-en baliokidetzat, eta orain maiz erabiltzen den Alazne (alatz 'miraria' neologismoaren gain moldatua) Milagroren adierakidetzat. Ikus Alazne.
María (es), Marie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean agertzen diren emakume izenetan arrakasta gehien izan duenetako bat da hau. Aipatu liburuaren hitzaurrean esaten denez Miren izena ez da -e-z bukatzen, baina horrela utzi behar da, 'Ama Birkiñaren ixena dalako'. Ikus Maria.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako gizon izena. Ikus Maria femeninoen zerrendan.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.