Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1661 - 1670]

Nikole (emakumezkoa)

  • Nicolasa (es), Nicole (fr)

  • Gaztelaniazko Nicolásen emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Nikolasa.

Nille (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko (San) Niloren baliokide femeninotzat ematen den izena. Nilus, Egiptoko ibaia, pertsona izena izan zen Erroman. V. mendean hil zen Sinaiko monasterio batean San Nilo kristau idazlea.

Ninbe (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Ninfaren euskal baliokidetako ematen den izena. Ninfak mitologia klasikoaren arabera basoan bizi diren izakiak dira. Santuaren eguna azaroaren 10ean da.

Nonaki (emakumezkoa)

  • Itzallen (Nafarroa) azaltzen da, XI. mendean (Nonnaqui). Badaiteke Nunu, Nuño gizon izenaren aldaera femeninoa izatea. Nolanahi ere, hipokoristikoa zela irudi du, Martiki, Mitxelki eta bestek duten atzizki bera baitu, itxuraz bederik.

Nora (emakumezkoa)

  • Grezierako hitza (Norah 'noble') eta Zangozako (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, antzina Karmengo komentua izana. Hau 1225ean sortu zen, baina XIV. mendean Gaztelaren kontrako gerretan erabat suntsitu zuten. Orduan Aita Santuak egungo kokalekura eramateko baimena eman zuen, baldin eta kokagune zaharrean kultu irekia mantentzen bazen.

Nubilla (emakumezkoa)

  • Erriberagoitiko (Araba) herria eta Andre Mariaren antzinako eliza. Bertan gurtzen zen Done Bikendi Martiriaren erlikia Lasierrako elizara eraman zuten. Jaia irailaren 8an da.

Nunilo (emakumezkoa)

  • Dona Nunilok eta Dona Alodiak ama kristaua eta aita musulmana zuten. Aita hiltzean amak kristautasunean hezi zituen alabak, baina zoritxarrez, osabak salatu egin zituen, Abderraman III.ak kristau heziketa galarazia baitzuen. Kristau izateari uko egin nahi izan ez ziotenez, hil egin zituzten eta, geroago, haien erlikiak Leiren gorde ziren. Santuaren eguna urriaren 22an da.

Nuño (gizonezkoa)

  • Nuño (es)

  • Erdi Aroko izen usu jatorri ilunekoa, Iberiarpenintsulan ugaria den Nuñez deituraren oinarrian dagoena. Batzuek latineko nunnius 'lekaidea' hitzetik sortu zela uste dute, eta beste batzuek Nunno germaniar izenetik atera zela. Aldaerak: patronimikoetan agertzen zaizkigun Nuno eta Nunu (Nunoiz eta Nunuz).

Nuno (gizonezkoa)

  • Nuño (es)

Nunu (gizonezkoa)

  • Nuño (es)

  • Ikus Nuño.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper