Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1681 - 1690]

Oihane (emakumezkoa)

  • A. Ibinagabeitia idazleak sortu zuen hainbesterainoko arrakasta eduki duen izen hau, Sabin Aranak eta Koldo Eleizaldek argitaratuko Deun-ixendegi euzkotarra liburuko Edurne, Jone, Josune eta antzekoetan oinarriturik. Dirudienez Caracasen erabili zen lehendabiziko aldiz. Ikus Oihana.

Oilandoi (emakumezkoa)

  • Baigorriko (Nafarroa Beherea) ermita, egun desagertua.

Oinarri (epizenoa)

Oinatz (gizonezkoa)

  • Azpeitiko dorretxea. Hemendik hartu zuen izena Erdi Aroko Ahaide Nagusietan leinu garrantzitsuenetakoa izan zenak, oinaztarrenak.

Oitia (emakumezkoa)

  • Opakuarako bidean, Kontrasta (Araba) herriaren ondoan egon zen Andre Mariaren ermita. Azkenengo berria 1835. urtekoa da, karlistek bertan bolborategia egin zutenekoa.

Oiz (epizenoa)

  • Malerrekako herria (Nafarroa) eta Bizkaiko mendia. Ikusi Oiz (Bizkaia - Nafarroa).

Oka (emakumezkoa)

  • 1496an Martin Saenz Askoeta Okak eta Maiora Gonzalez Butroekok Muxikako (Bizkaia) Gorozika auzoan sortutako Andre Mariaren ermita da hau, herrian Edurtzetako Andra Mari deitua. Errepidearen ondoko harri batean dagoen zuloa Ama Birjinak zapaltzean egin zuela esaten da. Jaia abuztuaren 5ean da.

Okariz (emakumezkoa)

  • Donemiliaga (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Okarizen lehen aipua XI. mendekoa da, 1062an herriko zaldun bat ageri baita Iratxeko monasterioko dokumentazioan. Eliza XIII. mendean egin zen, eta irudia ere bai. Hau, luzaz lurperaturik egon zen arren, Arabako ederrenetako bat da.

Oker (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Egun desagertua den Sabando ondoko Okerruri ('Oker izenekoaren hiria', etorkiz) herriaren izenean utzi zuen aztarna, Araban.

Okerruri (emakumezkoa)

  • Sabandoko (Araba) Andre Mariaren ermita, Maeztuko Udalean, Ikurralde eta Okorrialde izenez ere ezaguna. Berez Okerruri ('Oker-en hiria') herri hustuko eliza zen.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper