Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1691 - 1700]

Oketa (epizenoa)

  • Zigoitiako (Araba) eta Etxaideko (Nafarroa) mendiak. Ikusi Oketa (Araba - Nafarroa).

Okina (emakumezkoa)

  • Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntzak baditu aztarna erromanikoak. Diotenez, inguruetako hartzulo batean aztiak eta sorginak bizi dira. Morentinen ere (Nafarroa) egon zen Okina izeneko Andre Mariaren ermita, baina hau egoera kaskarrean baitzen irudia Leorina eraman zuten.

Okon (emakumezkoa)

  • Bernedo (Araba) herriko Andre Mariaren santutegia, Toloño mendiaren magalean. Hemen Ama Birjina artzain bati agertu omen zitzaion. Antzina haren laguntza eskatzen zen elurte eta izozteetan. Santuaren eguna abuztuaren 15ean eta irailaren lehenengo larunbatean da.

Okondo (emakumezkoa)

  • Arabako herria, Aiara ibarrean, eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Untza.

Olaitz (emakumezkoa)

  • Olaibarko herria (Nafarroa) eta Andre Mariaren adbokazioa.

Olalla (emakumezkoa)

  • Eulalia (es), Eulalie (fr)

  • Grezierako Eulalia 'ongi mintzo dena' izenetik datorkigu. Santa Olaia IV. mendean bizi izan zen, Meridan (Espainia), eta 12 urte zituela hil zuten, kristaua izateagatik. Santuaren eguna abenduaren 10ean da. Aldaerak: Eulali, Eulari eta Laia.

Olarizu (emakumezkoa)

  • Gasteizko herri hustua eta Andre Mariaren antzinako ermita. Herria Mendiola ondoan zegoen; ermita, behinola eliza izandakoa, 1825ean bota zuten, eta harrizko gurutze batez ordezkatu. XIX. mendean labore biltegia eraiki zuten bertan.

Olarre (emakumezkoa)

  • Olarreko Señorea Mariren irudikapenetako bat da (Ikus Mari). Upon (Bizkaia) egoten omen zen eta hemendik Txakarrera joaten omen zen eguzkia hartzera eta ilea orraztera. Behin andre batek haserre eman omen zion horregatik eta, mendekuz, Olarreko Señoreak esnea galarazi omen zion.

Olartia (emakumezkoa)

  • Errioxako Rodezno herriko Andre Mariaren ermita. Eraikuntza berria den arren, inguruan badaude Goiz Erdi Aroko hilobiak. Zoritxarrez, 1975ean barruko irudi eta margolan guztiak ebatsi zituzten. Jai eguna Aste Santua eta 40 egunetara da. Ikus Aritzeta.

Olatz (emakumezkoa)

  • Azpeitiko (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita, Izarraitz auzokoa. XVIII. mendera arte bertan biltzen ziren Gipuzkoako Batzar ohiz kanpokoak. Subitzan (Nafarroa) ere bada Olatz izeneko Andre Mariaren beste adbokazio bat.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper