Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1721 - 1730]

Ordizia (emakumezkoa)

  • Gipuzkoako herria eta Igokundearen Andre Mariaren adbokazioa. Egungo eliza XVIII. mendean eraiki zuten.

Ordoitz (epizenoa)

  • Lizarrako herria izan zen, gaur egun baserria dena. Ikusi Ordoitz.

Oreitia (emakumezkoa)

  • Gasteizko herria eta elizako aldare batean dagoen Arrosarioko Amaren irudia. Herriaren aurreneko aipua 1025. urtekoa da.

Oreka (emakumezkoa)

  • Angucianako (Errioxa) Andre Mariaren ermita, Zihuriko bidean. Egungo eraikuntza XVII. mendekoa den arren, badirudi oinarria zaharragoa dela. Euskaraz izen arrunta ere bada.

Orella (emakumezkoa)

  • Bideko Andre Mariaren ermita, XVIII. mendekoa, Arribe-Atallun (Nafarroa). Orella-Goikoetxeatarrek eraiki zuten eta hortik izena. Luzaiden (Nafarroa) bada Orella deritzan aurkintza.

Orendain (emakumezkoa)

  • Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Herriak Tolosarekin bat egin zuen 1374an eta 1615ean lortu zuen hiribildua izatea. Nafarroan ere bada izen bereko herri hustua, Girgillao eta Mañeruren artean.

Orentzi (gizonezkoa)

  • Orencio (es)

  • Aldaera hau Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu zen, gaztelaniazko Orencioren baliokidetako; jatorria latineko Orientius 'ekialdekoa' hitzean du. San Orentzio (IV. m.) idazlea izan zen eta Auch-eko (Frantzia) apezpikua. Erlikiak Huescan daude. Santuaren eguna maiatzaren 1ean da.

Orgi (epizenoa)

  • Ultzamako hariztia, egun parke naturala (Nafarroa). Ikusi Orgi.

Orhi (epizenoa)

  • Pirinioetako mendia, Irati (Nafarroa) eta Larraine (Zuberoa) artekoa. Ikusi Orhi.

Oria (emakumezkoa)

  • Auriaren Erdi Aroko aldaera. Lizarran (Nafarroa) 1333. urtean dona Oria d'Ouanos bizi zen.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper