Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1731 - 1740]

Oribita (emakumezkoa)

  • Ikus Auribita.

Oritz (emakumezkoa)

  • Nafarroako herria eta Andre Mariaren eliza, irudi erromanikoa duena. Bertan baziren XVI. mendeko margolanak.

Orixe (gizonezkoa)

  • Nikolas Ormaetxea (Orexa, 1888 - Añorga, 1961) idazle eta euskaltzain osoaren goitizena. Egindako lanik aipagarriena Euskaldunak poema dugu.

Orkatz (gizonezkoa)

  • Basoan bizi den oreinaren familiako hausnarkari txikia (Capreolus capreolus).

Oro (emakumezkoa)

  • Zuia (Araba) ibarrean biziro leku eder eta ikusgarrian kokatutako Andre Mariaren santutegia. Herrikoek beherago eraiki nahi izan omen zuten, baina alferrik, eramandako gauza guztiak lekuz aldatu eta egun santutegia dagoen tokian agertzen baitziren. Erromatarren garaiko (I-III. mendeak) Akitaniako idazkunetan agertzen den izena ere bada Oro. Toponimian ere maiz aurkitzen dugu (cf. Oro, Orokieta, Orotz, Orozko...). Garbi dago, bestalde, ez duela gaztelaniazko oro 'urrea' hitzarekin zerikusirik. Igokundez bizkaitarren jaia ospatzen zen eta Mendekosteko bigarren egunean arabarrena.

Orobita (emakumezkoa)

  • Ikus Auribita.

Ororbia (emakumezkoa)

  • Oltza zendeako (Nafarroa) herria eta bertako elizako aldare batean dagoen Andre Mariaren irudia. 1043an Nafarroako erregeak Ororbia Santxo Fortuñezi eman zion eta lau urte beranduago honek Leireko monasterioari utzi. Emate agiriko lekukoetako bat Enneco Lopiz Bizkaiko jauna izan zen. Izenaren osagaiak, Mitxelenak dioenez, orein eta ibia dira, alegia, 'oreinen ibia' da jatorriz.

Orose (emakumezkoa)

  • Orosia (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Orosia edo Eurosia izenaren baliokidetako ematen da. Santa Orosia Baionan jaio zen VII. mendean, eta mairuek Jakan martirizatu eta hil zuten 714. urtean. Santuaren eguna ekainaren 25ean da.

Oroxi (emakumezkoa)

  • Orosia (es)

Orrao (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Albeizkoa (Araba). Irudia herriko elizan gordetzen da eta izenak bertako errota baten deizioan dirau bizirik.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper