Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1741 - 1750]

Orreaga (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren adbokazioa, komentua eta Donejakue Bideko lekurik ezagunenetakoa. Debozio handia izan zaio; Mendekoste aitzineko asteetan inguruko herrietatik beilan joaten dira Orreagara eta Ama Birjinaren iturrian edaten dute. Kondairak dioenez, Andre Maria luzaz galdurik egon zen, mairuen beldurrez ezkutatu baitzuten. Urte anitz igaro ondoren, gauez argi batzuek Jainkoaren Amaren ezkutalekua zein zen adierazi omen zuten. 1619an idatzitako bertsoetan izenaren aspaldiko forma osoa agertzen da, Orierriaga alegia:

    Aingiruen erregina
    Orierriagan xarririk
    aingiruen konpañian
    gloria guztiz beterik.

Orta (emakumezkoa)

  • Lizarrako (Nafarroa) monasterioa, lehen Andre Mariari eskainirik zegoena, gaur egun San Benitorena bada ere. Ortaren aurreneko aipamena 1276. urtekoa da.

Ortixa (emakumezkoa)

  • Orti euskal izenaren Erdi Aroko baliokide femeninoa. Naxurietan (Nafarroa) agertzen da, 1230ean (Ortissa de Enassurieta).

Ortzadar (gizonezkoa)

  • Zeruan sortzen den uztai koloretsua, eguzkiak argia eurian islatzen duenean. Sineste askoren iturri izan da mitologiako izen hau. Adibidez, ekaitza dagoenean Ortzadar-en babesa eskatzen da. Ostadar honen aldaera da. Ikus Urtzi.

Ortzi (gizonezkoa)

  • Urtzi izenaren aldaera. Ikus Urtzi.

Osaba (gizonezkoa)

  • Ahaidegoa adierazten duen izen arrunta eta Erdi Aroko antroponimoa. Ziortzako (Bizkaia) kolegiatak zituen saroien zerrendan agertzen da, 1398an.

Osabaritz (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Lehenengo aldiz 938an aurkitu dugu (Ossauariç).

Osana (emakumezkoa)

  • Gutxienez XVI. mende arte iraun zuen izena. XIV. mendean Bilbon eta Ziortzan (Bizkaia) azaltzen da, eta 1493an bigarren herri horretan (Osana de Martitegui). Inoiz Ozana (Ozana de Herçilla, Durango, B, 1514) eta Usana (Vsana de Yloro, Ondarroa, B, 1490) aldaerak ere agertzen dira. Aldaera: Oxane (Deun-ixendegi euzkotarra).

Osane (emakumezkoa)

  • Remedios (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Osanaren eta (Nuestra Señora de los) Remedios-en baliokidetzat ematen den izena. Santuaren eguna apirilaren 27an da.

Oskarbi (gizonezkoa)

  • Zeru garbia, hodeirik gabea adierazten du hitz honek. Osagaiak ortzi (ikus Urtzi) eta garbi dira.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper