Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1771 - 1780]

Otxanda (emakumezkoa)

  • Otsandaren antzinako aldaera hipokoristikoa. Lehen aldiz Leireko dokumentazioan ageri da, 1188. urtean (dona Ochanda). Ikus Otsanda eta Otxoanda. Garaibaik bildutako Milia Lasturkoren oroimenezko eresian ere azaltzen da:

    Mondragoeri hartu deutsat gorroto
    Giputz andraok hartu ditu gaxtoto
    Iturriotz kalean andra Maria Baldako,
    Artekalean andra Otxanda Gabiolako,
    Errebalean andra Milia Lasturko.

Otxando (gizonezkoa)

  • Otsandoren aldaera hipokoristikoa. Ikus sarrera hau.

Otxoa (gizonezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Otsoaren antzinako aldaera hipokoristikoa.

Otxoanda (emakumezkoa)

  • Del Valle Lertsundik Gipuzkoan biltzen duen Otsanda, Otxandaren aldaera, XV-XVI. mendeetakoa.

Otxoitza (emakumezkoa)

  • Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean (Ochoiza). Osagaiak Otxoa gizon izena, patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia eta -a bukaera femeninoa dira.

Otxoko (gizonezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Otxoaren Erdi Aroko hipokoristikoa.

Otxote (gizonezkoa)

  • Elgetako Atxagako Otxote izan zen 1448an Arrasateri su eman ziotenetako bat. Izena berez Otxoaren hipokoristikoa zen.

Otzaurte (emakumezkoa)

  • Zegamako (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita. 1969an amaitu zuten ermita hau Altsasurako bidean dago, artzain etxolen artean, Araitz malkorraren aurrean. Barruan Sandratiko tuneleko Ama Birjina gordetzen da.

Oxarra (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Garesen (Nafarroa) Ossarra agertzen da 1110-1119 bitartean, eta Leireko dokumentazioan Lope Ocharra 1188. urtean. Ozar 'txakurra, ora' izen arruntaren txikigarritzat jo du autoreren batek.

Ozana (emakumezkoa)

  • Trebiñuko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaiak abuztuaren 15ean dira.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper