Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1821 - 1830]

Pirmiñe (emakumezkoa)

  • Fermina (es)

Pisana (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Labrazakoa (Araba). 1782an eraitsi zuten.

Pizkunde (emakumezkoa)

  • Resurrección (es)

  • Pazko igandean Jesu Kristoren pizkundea ospatzen da. Izen hau euskararen eta euskal kulturaren biziberritzearekin erlazionatu da eta hortik dator izan duen hedadura. Aldaerak: Berbixe, Berbizkunde, Berbizne eta Bizkunde.

Plentzia (emakumezkoa)

  • Bizkaiko hiria eta Andre Mariaren eliza. Hirigutuna Lope Harokoak eman zion, 1299an, eta lehorreko mugak ez ezik itsasoan balea hiltzeko eskumena ere eman zion. Gaminiz-en sortu zuten hiri honi Placentia izena jarri zioten, Gipuzkoakoari bezala, eta horrelaxe deitu zuten bertako marinelek Ternuan sortu zuten herri berria. XVI. mendean agertzen da, Refranes y Sentencias liburuan: 'Erioac ereçan / Butroeco alabea Plencian'.

Pobeña (emakumezkoa)

  • Muskiz (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. Arena hondartzaren ondoko haitz baten gainean dago, Barbadun itsasadarraren aldamenean. Festa irailaren 8an egiten da. Jaiegunean irudia elizara eramaten da prozesioan eta urrian atzera ekartzen. Barruan Habana ondoan itsasontzia salbatzeagatik egindako esker oneko emaitza dago.

Poio (emakumezkoa)

  • Bargota (Nafarroa) herriko Andre Mariaren elizattoa. Ama Birjina aurkitu zutenean Viana herrira eraman zuten, baina irudia gauez lehengo lekura itzultzen omen zen. Horrela ibili omen ziren behin eta berriz, vianarrek azkenean amore eman eta irudia horretarako propio eraikitako ermitan utzi zuten arte. Santuaren eguna maiatzaren 15aren hurrengo igandean ospatzen da. Izenaren jatorria latineko podium 'oinarria, balkoia, gaina' hitzean dago.

Poiu (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Artiedakoa (Nafarroa), XIX. mendean desagertua. Poiu herri hustuko eliza izandako ermita honetan Urraulbeiti, Urraulgoiti, Erromantzatu eta Ledeako batzarrak egiten ziren, XIX. mende arte.

Polen (gizonezkoa)

  • Florián (es), Florian (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen da, Florian-en baliokidetzat. Latineko Florianus izena Florius-en gentilizioa da, eta hau Flora teonimoaren aldaera maskulinoa. Santuaren eguna maiatzaren 4an da. Ikus Lili emakumezkoen zerrendan.

Polentze (emakumezkoa)

  • Florencia (es), Florence (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Florentzia.

Polentzi (gizonezkoa)

  • Florencio (es), Florent (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Florentzio.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper