Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1831 - 1840]

Poza (emakumezkoa)

  • Lendoñobeitia kontzejuko Andre Mariaren ermita, Urduñan (Bizkaia). Irudi erromanikoa Lendoñoko parrokian dago. Deitura Urduñako seme eta hizkuntzalari ospetsua izandako Poza Lizentziatuari esker da ezaguna. Kondairak dioenez, iturri ondoan eraiki nahi izan zuten ermita, baina irudia agerkundearen tokira itzultzen omen zen, eta hondarrean ermita bertan eraiki behar izan omen zuten. Jaia irailaren 8an da.

Pozkari (emakumezkoa)

  • Consuelo (es)

  • Ikus Kontsuelo.

Praisku (gizonezkoa)

  • Francisco (es), François (fr)

Presebal (gizonezkoa)

  • Perceval (es), Parzival (es), Parsifal (es), Perceval (fr), Percival (en), Perceval (en)

  • Erdi Aroko izena. XV. mendeko Persibal, Persebal edo Troxebal Frai Juan de Muxikaren semea izan zen eta garai hartako borroka gehienetan parte hartu zuen, Arrasate erretzean hil zuten arte:

    Gomez handia [han] zan arren
    han zan Presebal bere
    bai Juanikote bere
    Madalenaan ei dautza
    biola tronpeta bage.

  • Dokumentuak:

Prudentzia (emakumezkoa)

  • Prudencia (es), Prudence (fr)

  • Latineko Prudentius-etik dator eta hau prudentia 'zuhurtzia' izen arruntetik. Kristauek asko erabiltzen zuten, lau bertute kardinaletako bat baita. Euskal Herrian ohikoa izan da, bereziki Arabako patroia den Armentiako (Araba) San Prudentziorengatik. Hipokoristikoa: Prudentxi. Aldaerak: Zuhurne eta Zuhurtzia.

Pui (emakumezkoa)

  • Izen honetako bi Andre Maria daude Nafarroan, biak Donejakue bidean, bat Garesen eta bestea Lizarran. Azken hau XI. mendean azaldu omen zen, nahiz eta egungo irudia XIII.ekoa izan. Gauez Pui mendian argiak agertzen omen ziren eta zer gertatzen zen ikustera joan zirenean irudia aurkitu omen zuten. Eramaten saiatu arren ezin izan omen zuten mugitu, eta santutegia bertan eraiki zuten. Garesko Andre Maria gaur egun elizan badago ere, lehen erromes zubian zegoen, kapera txiki batean. Elizara eraman arte hegazti bat (herrian el txori deitua) joaten omen zen irudia garbitzera.

Purdentzi (gizonezkoa)

  • Prudencio (es), Prudent (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Prudentzio izenaren baliokidetako ematen da. Ikus Prudentzio.

Puskene (emakumezkoa)

  • Gaztelaniazko Fuscianoren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910).

Sabada (emakumezkoa)

  • Ikus Xabadin.

Sabat (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 1539an, esaterako, Ainhoako (Lapurdi) erretorea Frai Sabat zen. Hegoaldean ere, Nafarroan batik bat, franko erabili zen XVI. mendean. Aezkoan Xabat etxea dugu, izen honen bizitasunaren lekuko.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper