Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1841 - 1850]

Sabin (gizonezkoa)

  • Sabino (es), Sabin (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena, bere egilea izan zen Sabin Arana Goiri dela eta ezagunaIkus Sabino.

Sabiñe (emakumezkoa)

  • Sabina (es), Sabine (fr)

  • Ikus Sabina.

Sagarduia (emakumezkoa)

  • Urizaharra (Araba) herriko Andre Mariaren ermita. Lehendabiziko aipamena 1570ekoa da eta azkena 1830ekoa, Calahorrako (Errioxa) bikarioak botatzeko agindua eman zuenekoa. Uribarri herri hustuko eliza izan zen.

Sagrari (emakumezkoa)

  • Latineko sacrarium ('gauza sakratuak gordetzeko lekua') hitzetik sortu zen gaztelaniazko Sagrario eta honetatik Sagrari. Izena Toledoko patroia den Sagrarioko Andre Mariari esker zabaldu da, baina Euskal Herrian ere badira Sagrarioko Andre Mariak, Ibirikun (Nafarroa) esaterako.

Sahats (epizenoa)

  • Zuhaitz izena (Salix sp.), toponimian maiz ageri dena: Saratsaga, Saratsua... Ikusi sarats.

Saioa (emakumezkoa)

  • Baztan eta Kintoaren arteko mendi ezaguna, Belate ondoan (Nafarroa).

Sallurtegi (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Agurainen (Araba). 1500. urtean aipatzen da, Afrikako Oran hiria hartzean lortutako bandera bat oparitu ziotenean. Pazko astelehenean erromeria egiten bada ere, gaur egun lastategi bihurtua da. Irudia Andre Mariaren elizan gordetzen da.

Salusti (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Salustioren baliokidetzat proposatzen den izena. Salustio Erromako idazlea izan zen, Zizeronen garaikidea eta etsaia.

Sandora (emakumezkoa)

  • Sanduru gizon izenaren ordain femeninoa. Egun honetan ezagutzen ez ditugun santu guztiak gurtzen dira. Santuaren eguna azaroaren 1ean da. Aldaera: Deunore (Deun-ixendegi euzkotarra).

Sanduru (gizonezkoa)

  • Santos (es), Toussaint (fr)

  • Erdi Aroko euskal izena. Antsoainen (Nafarroa) 1240an ageri da, eta Iruñean eta Larraintzarren (Nafarroa) 1366an. Aldaerak: Santuru eta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den Deunoro. Hondarreko hau deun 'donea' neologismotik abiaturik sortu zuen Sabin Aranak.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper