Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1851 - 1860]

Santsa (emakumezkoa)

  • Sancha (es)

  • Erdi Aroko euskal izena, Antsaren aldaera (ikus izen hau). 1015ean, Leireko agirietan, Uharteko (Nafarroa) Sansa Mumiz agertzen da.

Santso (gizonezkoa)

  • Sancho (es), Sanche (fr)

  • Ikus Antso.

Santsol (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko antroponimoa eta Nafarroako herria. Lazkaon (Gipuzkoa) 1261ean agertzen da, eta Arrasaten (Gipuzkoa) 1448an, bertako borroka entzutetsuan. San Zoilo izenaren aldaera asimilatua dela dirudi. Ikus Zoil.

Santxa (emakumezkoa)

  • Sancha (es)

  • Erdi Aroko euskal izena; Andreantsa, Antsa, Santsa eta Santzia aldaerak ditu (ikus sarrera hauek). XIII. mendean Berriozar aldean (Nafarroa) Sancha de Berrioçaar bizi zen eta 1347an Bolibarren (Bizkaia) Sancha Andispe. Aipatzekoa da, orobat, Aramaioko (Araba) Sancha Ochoa Ozaeta-koa, 1451n senarra hil ziotenean eresi hau kantatu zuena:

    Oñetako lur hau jabilt ikara
    lau haragiok bere han berala
    Martin Bañes Ibarretan hil dala
    hartuko dut esku batean gezia,
    bestean zuzi iraxegia
    erreko dot Aramaio guztia.

Santxo (gizonezkoa)

  • Sancho (es), Sanche (fr)

  • Ikus Antso eta Antxo.

Santzia (emakumezkoa)

  • Sancha (es)

  • Erdi Aroko izena; aldaeratzat Andreantsa, Antsa, Santsa eta Santxa ditu. Honen bilakaeraz ikus Antso-n esaten dena.

Santzo (gizonezkoa)

  • Ikus Antso eta Antxo.

Sarabe (emakumezkoa)

  • Aitziberko Andre Mariaren ermita dagoen basoa, Urdiainen (Nafarroa). Bertan aipatutako ermita elizatzat zuen izen bereko herria egon zen. Inguruko haitzetan jentilak bizi omen ziren; toki honen aurkez Jentilen leihoa deitzen duten haitzuloa dago. Ikus Laiene.

Sarbil (epizenoa)

  • Nafarroako mendilerroa Etxauri, Artazkotz, Asiain, Izkue eta Izu herrietan. Ikusi Sarbil.

Sarria (emakumezkoa)

  • Zuiako (Araba) Andre Mariaren ermita, XVIII. mendean eraikia. Santuaren eguna abenduaren 8an da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper