Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1871 - 1880]

Seber (gizonezkoa)

  • Severo (es), Sever (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Severoren baliokidetako ematen da. Latineko Severus ('zorrotza' edo 'gogorra') goitizena izatetik ponte izena izatera igaro zen erromatarren artean. San Severo Bartzelonako apezpikua izan zen IV. mendean, baina bere bizitza ezezaguna da. Honela deitzen zen Seber Altube (Arrasate 1879 - Gernika, 1963) euskaltzain osoa eta idazlea. Santuaren eguna azaroaren 6an da.

Seberino (gizonezkoa)

  • Severino (es), Séverin (fr)

  • Latineko Severus ('zorrotza', 'gogorra') izenaren gentiliziotik dator, Severinus-etik. V. mendeko San Seberino egungo Austrian bizi izan zen, baina hil ondoren jarraitzaileek Palermora (Italia) eraman zituzten haren erlikiak, barbaroen beldur baitziren. Santuaren eguna urriaren 23an da.

Sein (gizonezkoa)

  • Ikus Seniko.

Sekunde (emakumezkoa)

  • Segunda (es), Seconde (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Segunda izenaren baliokidetzat ematen da.

Selatse (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaian (I-III. m.) Barbarin (Nafarroa) herriko hiru idazkunetan agertzen den jainko izena: Sempronius Betunus Selatse.

Seme (gizonezkoa)

  • Beran 1366an ageri da euskarazko hitz arruntarekin identifika daitekeen izen hau. Alabaina, Erdi Aroan Semeno, Semen, Semero, Xemen, Xemeno, Ximen... eta beste ere ugariak ziren, eta badaiteke izen hau Semenoren beste aldaera bat baizik ez izatea. Nolanahi ere, Semeno, Semen, Semero... seme-rekin loturik daudeke, adituen arabera. Seme hitz arrunta, bestalde, Akitaniako idazkunetan (I-III. mendeak) aurkitzen dugun Sembe- oinarritik atera da. Garai batean hipokoristikoak ziren Semenko eta Semeko Tuteran (Nafarroa) 1158an eta Zibitzen (Nafarroa Beherea) 1359an azaltzen dira, hurrenez hurren.

Semeko (gizonezkoa) (Hipokoristikoa)

Semena (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan maizkara aurkitzen dugu Semeno izenaren baliokide femeninoa den hau (ikus Seme gizon izenen zerrendan). XI-XII. mendeetan ageri da lehen aldiz (Semena Gardeliz). Aldaerak: Semera, Simena, Xemena.

Semendia (emakumezkoa)

  • Toloño (Araba) mendikateko tontorra, Lagran eta Pipaon artean.

Semenko (gizonezkoa) (Hipokoristikoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper