Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1881 - 1890]

Semeno (gizonezkoa)

  • Jimeno (es)

  • Ikus Seme.

Semera (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Lehen aldiz 1127an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko dokumentazioan (Semera Arzeiz). Ikus Semena.

Semero (gizonezkoa)

  • Ikus Seme.

Sendoa (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. 1244an Tuteran Iurdan bizi zen, Sendoaren semea. XIV. mendean Etxarrenen, Uxuen eta Ollogoienen (Nafarroa) kausitzen dugu. Gipuzkoan Elgeta herriko Sendoa Berendano Arrasateko borrokan agertzen zaigu, 1448an.

Señe (emakumezkoa)

  • Inocente (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Inocente izenarentzat ematen den baliokidea. Osagaiak sein ('haurra') eta -(n)e atzizki femenino berria direla dirudi.

Senen (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Senén-en baliokidetako ematen den izena.

Seniko (gizonezkoa)

  • Senicco izena Boucou (Frantzia) herriko inskripzio batean ageri zen, baina zoritxarrez hilarria galdua da orain. Seni- oinarri hori berori Seniponnis, Senitennis eta beste izen batzuetan ere aurkitzen dugu. Egungo sehi 'morroi edo neskamea, zerbitzaria', eta sein 'haurra' izen arruntak aipatutako oinarri horretatik atera dira.

Silban (gizonezkoa)

  • Silvano (es), Silvain (fr)

  • Latineko Silvanus-etik. Erromatarren artean Silvanus basoa, landu gabeko lurra irudikatzen zuen jainkoa zen. Silban aldaera Erdi Aroan erabiltzen zen eta beranduago, iragan mendean, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean bildu zuten. Palestinako Gaza eskualdeko apezpiku izandako San Silban beste 39 kristaurekin batean martirizatu zuten. Santuaren eguna maiatzaren 4an da.

Silbane (emakumezkoa)

  • Silvana (es), Sylvaine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, gaztelaniazko Silvanoren euskal baliokide femeninotzat.

Silbe (emakumezkoa)

  • Silvia (es), Sylvie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean agertzen den izena. Ikus Silbia.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper