Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1911 - 1920]

Tala (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako eliza, Bermeon (Bizkaia). Izenak hura zegoen talaia dakar gogora. XIV. mendean berria eraiki zuten, Bizkaiko handiena orduan, baina gaur egun ez dago haren arrastorik. Irudia XIX. mendearen bukaeran egindako Ama Birjinaren elizan dago. Aldaera: Talaia.

Taresa (emakumezkoa)

  • Teresa (es), Thérèse (fr)

  • Erdi Aroan erabiltzen zen Teresa (ikus izen hau) emakume izenaren aldaera. Lehen aldiz 1094an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko dokumentazioan (Taresa). 1366an Tuteran eta Zangozan (Nafarroa) agertzen da. Aldaerak: Ataresa, Teresa, Terese (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Terexa (hipokoristikoa).

Tekale (emakumezkoa)

  • Tecla (es), Thècle (fr)

  • Ikus Tekla.

Tellu (gizonezkoa)

  • Ohiko izena Erdi Aroan. 804. urtean Tello Telliz agertzen da lekukotzat Valpuestako monaste-rioa sortzean; Leiren Jaun Tellu dokumentatzen da 1109an. Tello izan zen Nafarroako erresumaren azken gobernadorea Santa Gadea (Burgos) herrian, XI. mendean.

Telmo (gizonezkoa)

  • Erasmus izenetik datorren gaztelaniazko izena. Ikus Elmu.

Teperua (emakumezkoa)

  • Santa Luziako ermita, Zigoitian (Araba). Aurreko zelaian egiten zituen batzarrak Zigoitiako anaidiak, Done Martie egunean.

Terese (emakumezkoa)

  • Teresa (es), Thérèse (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, gaztelaniazko Teresa izenaren baliokidetzat. Ikus Ataresa, Taresa, Teresa.

Tetxa (emakumezkoa)

  • Subilla Morillas (Araba) herriko irteeran zegoen Andre Mariaren ermita, errepidea egitean bota zutena. Kuartangotik Erriberara igarotzeko ate edo igarobidea da Tetxa. Kontatzen dute Subillan bizi zen Andre zahar bat sekula ez zela Kuartango aldera joan. Behin sakanetik atera beharrean gertatu omen zen, eta harri eta zur gelditu omen zen, mundua zein zabala zen ikusita.

Tirtsa (emakumezkoa)

  • Tirsa (es)

Tirtse (emakumezkoa)

  • Tirsa (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Tirsoren baliokide femenino-tzat ematen da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper