Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1921 - 1930]

Todor (gizonezkoa)

  • Teodoro (es), Théodore (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Teodororen euskarazko baliokidetako hartzen da. Ikus Teodoro sarrera.

Toloño (emakumezkoa)

  • Mendia, mendilerroa eta Andre Mariaren antzinako monasterioa. Erromatarren garaiko hilobi batean Tulonio teonimoa agertzen da. Denbora haietan mendiak, ibaiak eta zuhaitzak jainkotzat hartzen ziren eta horregatik pentsatzen da aipatutako teonimoa egungo Toloño mendia zela. Ama Birjinaren santutegia aurreko toki sakratua kristautzeko asmoz eraikiko zen bertan. Izenak, gainera, mendikate osoa adierazten du, Conchas de Harotik Nafarroaraino, Kripanen (Araba) oraindik egiazta daitekeen bezala. Zoritzarrez, XIX. mendeko geografoek Logroño ondoko muino baten izena den Cantabria erabili zuten mendikate hau adierazteko, oker, bistan denez.

Tomasi (emakumezkoa)

  • Tomasa (es)

  • Arameoko thoma 'bikia' hitzetik datorkigu, grekoko Thomâs eta latineko Thomas bitarteko direla. Arkitekto, arotz eta harginena ez ezik epaileen zaindaria ere bada, santuak Kristoren zauriak ukitu arte ez baitzuen hura berpiztua zela sinetsi. Aldaera: Tome (Deun-ixendegi euzkotarra).

Tome (emakumezkoa)

  • Tomasa (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Tomasi.

Torkazarra (emakumezkoa)

  • Lagran (Araba) herriko Andre Mariaren ermita, egun eroria. Buiumendia izeneko lekuan zegoen, herriaren eta San Kirikoren ermitaren artean.

Tosea (emakumezkoa)

  • Eraulgo (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Irudia XVIII. mendean eraman zuten ermitatik herriko elizara, harenganako debozioa indartu eta kultua errazteko.

Tota (emakumezkoa)

  • Izen usua Erdi Aroan. 842an Antso Gartzeitz erregearen emaztea honela deitzen zen. 1111n Leiren agertzen da ('Tota, filia de dona Auriola') eta 1254an Iruñeko Nabarreria burguan. XIV. mendean maizxko aurkitzen dugu Nafarroan. Aldaera: Dota. Honen Totakoxe hipokoristikoa, Totica itzultzen dena, 1596ko Refranes y Sentencias-en ageri da.

Totakoxe (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

Trinitate (emakumezkoa)

  • Trinidad (es)

  • Latineko Trinitatem 'hiruren bilera' hitzetik. Hirutasuna kristau erlijioaren dogmarik garrantzitsuenetakoa da, Jainkoa bakarra izanik ere hiru direlako (Aita, Semea eta Espiritu Santua). Dogma hau Nizeako kontzilioan finkatu zen, 325. urtean. Hirua sarri agertzen da kristau ikonografian eta ohikoa da elizek hiru abside izatea. Santuaren eguna Mendekoste ondorengo igandean ospatzen da. Aldaerak: Irune (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Hirune.

Tristan (gizonezkoa)

  • Jatorri zelta edo germaniarreko izena, Tristan eta Isoldaren Erdi Aroko kondairari esker hedatua. Bertan protagonistak ezinezko maitasuna bizitzera kondenaturik daude. Kontakizuna R. Wagner-ek 1859an egindako drama musikatuaren bitartez egin da ezagun mundu osoan.

  • Dokumentuak:
Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper