Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1951 - 1960]

Udane (emakumezkoa)

  • Ikus Uda.

Udara (emakumezkoa)

  • Ikus Uda.

Udiarraga (emakumezkoa)

  • Ugao (Bizkaia) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Irudia Ugao eta Zeberioko mugetan agertu zen, elorri baten gainean. Ermita non egingo zuten erabakitzeko argizariekin joan omen ziren bertara, eta itzali ziren lekuan eraiki omen zuten, behinola artzainek beren auziak garbitzen zituzten haritzaren ondoan. Oraingo eliza 1778an eraiki zuten kofrakideek. Bi jai dituzte: irailaren zortzian eta hil beraren lehen igandean. Zaratamoarrak (Bizkaia) uztailaren 2an joaten dira Ama Birjinari beren esker ona erakustera, behiala izurrite batean lagundu baitzien. Aita Aiangizek lehen igandeko ospakizunari buruzko kantu hau bildu zuen:

    Udiarragan dingiliz dago
    Tupin aundia arizpean;
    Andra Mariko meza ondoren
    jarririk bere inguruan
    tira guztiok
    zar ta gaztiok
    jan daigun alkarren leian.

Udotz (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Lizasokoa (Nafarroa). Hondatu zenean irudia herriko elizara eraman zuten.

Ugarana (emakumezkoa)

  • Dima (Bizkaia) herriko auzoa eta elizaren ondoan dagoen Andre Mariaren ermita. Jaia irailaren 8an da.

Ugazi (emakumezkoa)

  • Gasteizko Otobarren kontzejuko Andre Mariaren ermita, Badaia mendiko bidean. Beste izenak Ubarriaran, Ugasioran eta Ugaziaran dira. San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, eramaten da irudi erromanikoa parrokiara eta ekainaren lehenengo larunbatean ermitara bihurtzen.

Ugo (emakumezkoa)

  • Gain batean dagoen Andre Mariaren ermita, Artetan (Nafarroa). Irudi gotikoa Mendekoste aurreko egunean herrira jaitsi ohi zuten, baina zoritxarrez orain galdua da. Santuaren eguna abuztuaren 15ean da.

Ugutz (gizonezkoa)

  • Bautista (es), Baptiste (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Bautista izenarentzat proposatzen diren bi baliokideetako bat dugu Ugutz; bestea Batista da. Bitasun hau ulertzeko gogoan izan behar da Aranak bi esanahi bereizi zituela: 'bataiatzea', hots Kristoren Elizan sartzea, eta San Bautistaren izena, euskaraz Batista ematen duena. Ugutz hitza bataio arrunta ordezkatzeko sortutako neolo-gismoa da. Ikus Batista.

Uguzne (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Bautista izenarentzat bi baliokide proposatzen dira: Ugutz (gizona) / Uguzne (emakumea) eta Batista (gizona) / Batiste (emakumea). Lehen parea ugutz 'bataio' neologismoan oinarriturik dago eta Kristo Elizan sartzea izendatzen du. Bigarren parea, berriz, (san) Bautistaren euskarazko baliokidetzat ematen da.

Uhaitz (gizonezkoa)

  • 'Ibaia' adiera duen Zuberoako hitza.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper