Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1961 - 1970]

Ukerdi (epizenoa)

  • Erronkaribarren, Larran, dagoen mendia (Nafarroa). Ikusi Ukerdi.

Ula (emakumezkoa)

  • Agurain (Araba) herriko ermita, 1305. urtetik aurrera aipatua. Gaur egun eraikuntza ia zeharo hondaturik dago; irudia Andre Mariaren elizan gordetzen da.

Umandi (gizonezkoa)

  • Altzania mendikateko tontorra, Araba eta Gipuzkoaren artean dagoena. Antonio Urrestaratzu (Araia, 1902 - Gasteiz, 1993) idazlearen goitizena ere bada.

Unai (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Buen Pastoren baliokidetako Unai eta Unai-ona azaltzen dira. Unai izen arrunta da eta 'behiak zaintzen dituena' esan nahi du. Beste asko bezala goitizentzat erabili izan da; esaterako, Artaxoan (Nafarroa) Garcia Unaia agertzen da 1167. urtean.

Unaisa (emakumezkoa)

  • Pastora (es)

  • Euskal Izendegia-n biltzen den izena. Egileak gaztelaniazko Pastoraren baliokidetzat ematen du.

Unañe (emakumezkoa)

  • Pastora (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen diren beste izen batzuen analogiaz sortu da. Ikus Unaisa.

Unbe (emakumezkoa)

  • Laukizko (Bizkaia) mendia. Andre Maria Unben agertu bide zen orain dela urte batzuk eta harrezkero debozio handia diote tokiari, nahiz Eliza Katolikoak ez duen agerpen hura onartu.

Untza (emakumezkoa)

  • Okondoko (Araba) Irabaien auzoko eliza. J. P. Ulibarri okondar idazleak XIX. mendean eliza horretan euskaraz irakasten zela azaltzen du. Egungo eliza 1772an eraiki zuen Mexikon aberastutako indiano batek. Zaharra Untza dorrearen ondoan zegoen, ibai ertzean. 1793an izandako uholdeetan ura aldareraino iritsi zen. Huntza landare igokari baten izena ere bada.

Untzalu (gizonezkoa)

  • Gonzalo (es), Gonzale (fr)

Untzizu (emakumezkoa)

  • Arellano (Nafarroa) herriko ermita. Inguruetan erromatarren garaiko hilarri asko aurkitu dira, horietako bat ermitako horman bertan. Andre Mariaren irudia XIII. mendekoa da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper