Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1971 - 1980]

Ur (gizonezkoa)

  • Euskal Herriko mitologian, Europa osoan bezala, urak ahalmen bereziak ditu. Bai Urteberrikoak eta bai Done Joan egunekoak osasuna ekarriko dutela esaten da. Uxuen (Nafarroa), adibidez, Lezkairu izeneko iturrira joaten da jendea eguzkia atera aitzinetik.

Urabain (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Asparrenekoa (Araba). Eraikuntza Andramarialde izeneko dermioan zegoen.

Uraburu (emakumezkoa)

  • Axpuru herriko ermita, Donemiliagan (Araba). Jatorriz Mendieta herri hustuko eliza zen.

Uralde (emakumezkoa)

  • Uralde-ko bi Andre Maria daude, bat Trebiñun eta bestea Haranean (Araba). Araikoko Ama Birjina Trebiñuko patroia da, San Formeriorekin batera. Eraikuntza erromanikoa da eta inguruan hilobiak eta antzinako hondakinak aurkitu dituzte. Santuaren eguna irailaren 8an zen, baina orain hil beraren lehen asteburuan ospatzen da. Haranekoa (Araba) herrian dago, Istora errekaren ondoan. Irudia, jatorrizkoaren kopia dena, Done Kristobal egunean eramaten da parrokiara, eta abuztuaren 31n ermitara bihurtzen.

Urarte (emakumezkoa)

  • Urarteko (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. Eraikuntza gotikoa da, baina atea erromanikoa. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da.

Urbasa (emakumezkoa)

  • Nafarroako mendi ezaguna. Nafar guztien ondarea bada ere, haren jabetza zela medio gorabehera eta auzi asko egon dira historian zehar. Abuztuan Otsarrate (Otxoportillo) eta Pilatosen balkoira joateko ohitura dago, 1936an matxinatuek hil zituztenen oroitzapenetan. Bakedanotarren Urbasako jauregian bada Andre Mariaren irudi bat.

Urbe (emakumezkoa)

  • Zirauki (Nafarroa) ondoko herri hustua. Andre Mariaren eliza beranduago ermita izan zen, hondatu eta desagertu zen arte.

Urbia (emakumezkoa)

  • Aizkorriko aurkintza ezaguna. Bertan artzainen saroiak ez ezik 1924an eraikitako Andre Mariaren ermita ere badago.

Urdaiaga (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Berrizen (Bizkaia), eta Usurbilgo (Gipuzkoa) auzoa.

Urdin (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal deizioa, segur aski urdin 'grisantza', 'zurikara' adjektiboan oinarrriturik dagoena. Azkoitian (Gipuzkoa) 1484an ageri da eta Oñatin (Gipuzkoa) 1489an. Urdinso, Urdintxo eta Txurdin, Txurdintxo ere aurkitzen ditugu.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper