2103 emaitza *:* bilaketarentzat [1981 - 1990]
Erdi Aroko euskal izena. Esteban Garibai Arrasateko historialariaren amatxi Urdina deitzen zen (Doña Urdina de Zamalloa y de Lariz). Jatorria, segur aski, urdina 'ile zurikoa' izengoitian duke.
Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Ikus Urdin.
Urdin izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Ikus Urdin.
Bizkaiko hiri edo ziutate bakarra den honetan Antiguako Andre Mariaren eliza dago. Jaiegunean, maiatzaren 9an, Arrastariako (Araba) lau herriak (Aloria, Artoñana, Delika eta Tartanga) erromerian joaten dira aipatutako elizaraino, 1639an egindako botoa berritzearren.
Larrabetzuko (Bizkaia) Andre Mariaren adbokazioa. Herriak bi eliza ditu: bat, Goikolexalde auzokoa, Emeteri eta Zeledon santuei eskainia dago, eta bestea, Uria edo hiribildukoa, Ama Birjinari.
Andre Mariaren ermita, Elgetan (Gipuzkoa). Orain hondaturik dago eta irudia herriko elizan gordetzen da. 1590ean bi emakumek ermitan lapurtu zuten, baina elgetarrek Otxandioraino jarraitu zituzten eta preso hartu. Pikotan eduki ondoren, belarriak moztu zizkieten. Juan San Martin euskaltzainak bildutako kondaira baten arabera, ermita lekuz aldatzen saiatu omen ziren, baina alfer-alferrik, egunez eramandakoa gauez Andre Mariak atzera bere tokira ekartzen baitzuen, idi pare baten laguntzaz. Herrikoek zelataria paratu omen zuten, baina Ama Birjinak hitz hauekin zigortu omen zuen:
Aida txuri ta beilegi
begira daguan horri
begixa atare begi.
Andre Mariaren lau adbokazio ditugu Euskal Herrian izen honekin. Ezagunena, dudarik gabe, Durangoko (Bizkaia) parrokia da, bertako arkupeetan Euskararen Liburu Azoka egin izan baita. 1936an mezatan zeudela 'nazional'-en hegazkinek txikitu zuten, eta apaiza bera eta beste eliztar asko hil. Izena 'hiri berria' izatetik datorkio, zaharra Tabira baitzen. Uribarri-Jauregi eta Uribarri Dibiñako (Araba) elizak ere Andre Mariari eskainita daude. Uribarri Harana (Araba) herritik hurbil bada Andramari izeneko ermita erromaniko bat. Ikus Larrea.
Aiarako mendia, Gorobel mendikatekoa (Araba).
Artzibarko (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendeko irudi erromanikoa Done Saturdiren elizan gordetzen da.
Euskaraz Urizaharra eta erdaraz Peñacerrada (Araba) deitzen den herri honek historia bitxia du, tokiz aldatu baita. Herria oraingo kokalekura eraman zutenean jatorrizko eliza ermita bihurtu zen, eta gero desagertu. Parrokia ere Andre Mariari eskainita dago.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.