Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [2001 - 2010]

Urrexola (emakumezkoa)

  • Oñatiko (Gipuzkoa) auzoa eta Andre Mariaren eliza. Izena leinztarren eta oñatiarren artean 1388tik 1401era bitarte izandako borrokaz mintzo den erromantze batean ageri da:

    Gaitza zenduan Leinztarrok Urruxolako lekaioa
    sendo zenduan odol hori bihurtuko jatzu gatzaioa.

Urrialdo (emakumezkoa)

  • Martioda (Araba) herriko ermita erromanikoa; 1935ean erre eta barruko margolan gotiko ederrak galdu ziren. Ermita berez Urrialdo herri hustuko eliza zen. Irudia Martiodako elizan gordetzen da.

Urrika (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, beranduago Mari adierazteko erabilia. Anbotoko Damaren haitzuloari Urrikaren koba deitzen zaio.

Urrotz (epizenoa)

  • Lizoainibarko hiribildua (Nafarroa). Ikusi Urrotz.

Urruña (epizenoa)

Urtats (gizonezkoa)

  • Euskal mitologian urtearen lehenengo eguna da, Urteberri alegia. Egun sakratua da, eta orduan bildutako urak ahalmen bereziak ditu.

Urtsin (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Ursinoren baliokidetzat ematen da. Azken hau oinarritzat ursus ('hartza') duen latineko Ursinus-etik atera da. Santuaren eguna azaroaren 9an da.

Urtsiñe (emakumezkoa)

  • Ursina (es)

  • Gaztelaniazko Ursínen baliokidetzat emandako emakume izena Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Urtsin mutil izenen zerrendan.

Urtsua (emakumezkoa)

  • Arizkun herriko dorretxe ospetsua, Baztan ibarrean (Nafarroa). Izen bereko erromantze batean agertzen da, Erdi Aroan. Pedro Urtsukoa izan zen El Doradoren bila atera zen Agirre 'Eroa'-ren taldeko kapitaina, baina azkenean Agirrek berak hil zuen. Honela dio aipatutako erromantzeak:

    Urtsuan zazpi leiho, zapiak lerro-lerro;
    Lantainako alaba Urtsuan defuntu dago.
    Urtsuan defuntua, Santa Ana kausituan;
    adios erran gabe etxetik partitua.

Urtsuia (epizenoa)

  • Kanboren eta Makearen arteko mendia (Lapurdi). Ikusi Urtsua.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper