Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [2031 - 2040]

Xalbador (gizonezkoa)

  • Fernando Aire (Urepel, 1920 - 1976) bertsolariaren goitizena. Xalbadorrenea sortetxetik hartu zuen, Euskal Herrian ohi den gisan. Bere ohorez Xabier Lete olerkariak hau idatzi zuen:

    Adiskide bat bazen
    orotan bihotz bera
    poesiaren hegoek
    sentimentuzko bertsoek
    antza aldatzen zutena.

Xemein (emakumezkoa)

  • Bizkaiko herria eta Markina hiribilduko patroia den Andre Mariaren adbokazioa. Hiribilduari emandako hirigutunean Xemeingain eliza agertzen da. Markina izan zen Bizkaian Sortzez Garbiaren dogma onartu zuen lehenengo herria. Abenduaren 8an, jaiegunean, udaletxeko batzar gelan dagoen irudiari argiak jartzeko ohitura izan da.

Xenpelar (gizonezkoa)

  • J.F. Petrirena (Errenteria, 1835 - 1869) bertsolariaren ezizena, sortetxearen izenetik heldu zaiona (Senperelarre, 1860an). Gazterik hil bazen ere eragin handia izan zuen, eta berak jarritako bertsoek jendearen gogoan eta ahotan diraute oraindik. Ogibidez fabrika bateko langileburua zen eta aginduak bertsotan ematen zituen, zenbaitetan bederik.

Ximena (emakumezkoa)

  • Ikus Semena.

Xixili (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

Xuban (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko (I-III m.) teonimoa (Xuban deo), Akitaniako idazkunetan azaltzen dena. Arbas (Frantzia) herriko harlandu batean kausitu zuten, XIX. mendean.

Xubero (emakumezkoa)

  • Ikus Zuberoa.

Xurdana (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Ikus Jurdana eta Mariajurdana.

Xurio (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Txurioren aldaera eta oraingo Jurío deituraren sorburua. 1489an Oñatin (Gipuzkoa) agertzen da.

Yera (emakumezkoa)

  • Arreo herriko Andre Mariaren ermita, Erriberagoitian (Araba). Antzina lakuaren tokian ba omen zen benta bat, baina behin Andre Maria eta Jesus eskale jantzita joan omen ziren hara, eta, erremusina ukatu zietenez, urak etxea irentsi omen zuen. Uztailaren bian irudi erromanikoa Biloriako elizara eramaten zen, bertako Santa Ana ordezkatzeko.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper